Edukira joan

Naqada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naqadaren kokapena

Naqada (edo Nagada), Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoen hiri bat da, Qina gobernazioan, Egipton, Tebasetik 25 kilometro iparraldera.

Antzinako egipzieraz Nubt "urrezko hiria" deitzen zen, ekialdeko basamortuko ur meatzeetatik hain hurbil egoteagatik eman zitzaion izena, Goi Egiptoko V. nomoko hiri bat zen, greziarrek Ombos deitu zuten, eta beranduago, arabieraz, Tuj deitua izan zen. Gaur egungo hiria Naqada deitzen da (beste hiri bat ere existitu zen izen greziar bera zuena: Ombos, gaur egungo Kom Ombo, Asuanetik 40 kilometro iparraldera dagoena).

Batzuetan Nubteko konfederazioa deitua, uste denez, Naqada I garaian, jada entitate politiko gisa egituratutako hiri bat zen, beharbada ekonomikoak ziren arrazoiengatik, hiri-estatu garrantzitsu bihurtu zena; bere gobernariek, indarra edo konbentzitze bidez, entitate politiko txikiagoak osatzen zituzten garrantzi gutxiagoko inguruko zenbait herri mendean hartu zituzten.

Naqada nagusitasuna izan zuen lehen hiri estatu edo lurralde konfederazioa izan zen, K.a. 3500etik K.a. 3300 arte, Naqada II garaiaren hasieran (Naqada IIa eta IIb aroak). Nagusitasun hau, ondoren, Nejen edo Hierakonpolisera pasa zen (Naqada IIc eta IId aroak).

Gaur egungo hiriak, Naqadak, 50.000 biztanle ditu 2006ko azken erroldaren arabera.

Naqada kultura bezala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naqada edo Nagada, Egiptoko kultura aurredinastiko batek jasotzen duen izena ere bada, K.a. 4000tik K.a. 3000 arte datatua.

Arrasto arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian, Seth jainkoari eskainitako tenplu baten hondakinak daude, beharbada Tutmosis I.a, Tutmosis III.a, Amenofis II.a eta garaiko beste erregeren batek eraikia. Hirian, Amenofis III.aren zetrua ere aurkitu zen, gaur egun, Londresko museoren batean zaindua dagoena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]