Nanaia Mahuta
Itxura
Nanaia Cybelle Mahuta (Auckland, 1970eko abuztuaren 21a) Zeelanda Berriko politikari maoria da, Alderdi Laboristakoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketaz, Aucklandeko Unibertsitatean Maori negozioen garapenean diploma dauka. 2016. urtean emakumezkoen aurpegiko tatuaje maori tradizionala (moko kauae delakoa) egin zuen okotzean, halakorik Zeelanda Berriko Parlamentuan zuen lehen pertsona bilakatu zelarik[1].
Gehiengo laboristako gobernuetan, 2017ko legealdikoan, Maorien Garapenerako ministro eta Tokiko Agintaritzaren ministro izan zen, eta 2020ko azarotik, legealdi berriarekin, Kanpo Arazoetarako ministroaren zeregina hartu zuen, Jacinda Andern lehen ministroak izendatuta[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Roy, Eleanor Ainge. (2016-08-11). «'This is who I am', says first female MP to wear Māori facial tattoo in NZ parliament» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «New Zealand Appoints First Indigenous Female Foreign Minister» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).