Nakuru Aintzirako Parke Nazionala
Itxura
Nakuru Aintzirako Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Parke nazional |
Azalera | 188 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°22′S 36°05′E / 0.37°S 36.08°E |
Nakuru Aintzirako Parke Nazionala Nakuru hiritik gertu Kenyan dagoen parke ospetsu bat da. Masai Mara parkearen atzetik, bisitari gehien jasotzen duen Kenyako parkea da. Nairobitik 157 kilometrora dago, Rift Haran Handian, eta 188 km² ditu. Hegazti migratzaileentzat garrantzi handia du, haientzat babestoki baita. Zalantzarik gabe parke honekin lotzen den espezie nagusia flamenkoa da (Phoenicopterus). Nakuru hitza masai herriaren hizkuntzan "hautsez betea" esan nahi du. Aintzirako urak oso alkalinoak dira, eta horrek algen eta zooplanktonen ugaritasuna justifikatzen du.[1]
Parkearen espezie nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkean 450 hegazti espezie (90, akuatikoak) aurki daitezke. Horietatik 50 dira ugaztun espezieak. Aipagarri dira:
- Errinozero zuriak eta errinozero beltzak: 60 inguru daude, eta etengabe basozainen zaintzapean daude.
- Babuinoak
- Ugandatik ekarritako Rothschild jirafak, arriskuan Ugandako gerra zibilaren ondorioz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Nakuru parkeari buruzko informazioa: [1][Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) Kenia Wildlife Service: [2]