Nagore Martinez
Nagore Martinez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1990 (33/34 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Nagore Martinez Merino (Zarautz, Gipuzkoa, 1990) jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako ikertzailea da. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentzia, ikerketa masterra, eta doktoretza egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle atxikia da, eta Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa Ikerkuntza Taldeko (GIKAFIT) kidea da.[1]
Emakume presoek egiten duten kirolari eta jarduera fisikoari buruz egin zuen tesia. Ikerketan, frogatu zuen kirola praktikatzen zutenek onurak nabaritzen zituztela: psikologikoak, sozialak eta fisikoak. Beste bi aldagai ere hauteman zituen, aurrera egiteko interesgarriak. Martinezen hitzetan: «Bat da eraldaketarako balio duela: kondena hobeto eramateko, drogak uzteko, kartzelatik ateratakoan helduleku bat izateko... Eta bestea, mikroerresistentziarako tresna gisa erabiltzen dutela. Badakitenez espetxe-zaintzak kirola egitea ondo baloratzen duela, onurak lortzeko erabiltzen dute».[1]