Nafarroako jauregia
Nafarroako jauregia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°48′57″N 1°38′34″W / 42.81583°N 1.64278°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1852 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-233 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
233 | |
|
Nafarroako jauregia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen XIX. mendeko jauregi neoklasiko bat da. Nafarroako Foru Aldundiaren lehenbiziko egoitza izan zen, aldiz, gaur egun Nafarroako Gobernuaren egoitza da.
San Ignazio etorbidearen hasieran dagoen Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorraren eraikinari atxikia dago.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Bigarren Zabalgunean kokatzen da, Gazteluko plazako zati bat itxiaz eta aldi berean Sarasate pasealekuaren mutur batean, aurrealdean Foruen monumentua duelarik, eta atzealdea berriz, Karlos III.a etorbidera begira. Elizaren aurkako desamortizazioaren ondoren, Karmelita oinutsien komentuko lursailak probestuz eraiki zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proiektuaren ardura Jose Nagusia arkitektoari eman zitzaion eta 1840an eraikitza lanak hasi ziren.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregi neoklasiko izakera du, bere arkitektura eta itxurak gainontzeko Euskal Herriko eraikin instituzionaletan eragina izan zuen. Harlandu sendoa, elementu eta banaketa kalkulatua, eta Sarasate pasealekura begira dagoen aurrealdeko doriar ordenako frontis klasiko eta zurruna du.
-
Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorraren eraikineko lorategiak.
-
Hormetan Espainiako Guda Zibileko arrastoak arkupean ikus daitezke, 1937ko azaroaren 12an eroritako bonba talken ondorioa.
XX. mendearen lehen erdialdean, behin antzinako harresiak desagertu ostean, 1929an Jose eta Javier Yarnoz arkitektoek jauregiaren zabaltze lanak hasi zituzten, horretarako jauregia Karlos III.a etorbidea eta Iruñeko Bigarren Zabalgunerako norantzan handitu zuten, betiere aurreko arkitektur estiloan oinarrituz. Eraikuntzaren aurpegi honetako frontoiaren eskultura eta erliebeak 1932an Fructuoso Ordunak eginirikoak dira. Bertan Nafarroa, nahiz bere ezaugarriak diren giza eta arte jarduerak irudikatzen dira.
Barnekaldean Tronuaren Aretoa nabarmentzen da, bere isabeldar estiloko dotoreziaz handiaz, 1861 eta 1865. urteen arten Maximiano Hijón arkitektoak eraikitze-lanak zuzendu eta bertan parte hartu zuten artista guztiak kontratatu zituelarik. Sarrera gisa eskailera arranditsu bat du.
Argiztatutako iturri bat duen lorategi bat ere badu, honetan Iruñean dauden bi sekuoietako bat topatzen da, iruindarren artean "Diputazioko Pinua" edota "Aldundiko Pinua" bezala ezaguna dena.
1896an Florencio Ansoleagak jauregiaren albo batean Nafarroako Errege Artxibo Orokorra eraiki zuen, 2003an Nafarroako errege-erreginen jauregiak betekizun horretan ordezkatu zuen arte.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- Nafarroako jauregia Nafarroako Turismo webgunean ikusgai.
- Nafarroako jauregia Iruñeko Udalaren webgunean ikusgai.