Edukira joan

Nafarroako Rural Kutxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Rural Kutxa
Datuak
Motarural kutxa
Jarduera sektoreaeconomics of banking (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteRural Kutxa
Enplegatuak959 (2017)
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakooperatiba
Ekonomia
Irabazi garbia86.800.000 € (2017)
Historia
Sorrera1910
webgune ofiziala

Nafarroako Rural Kutxa (gaztelaniaz: Caja Rural de Navarra) kreditu-kooperatibaren forma juridikoa duen nafar finantza-erakundea da, eta Europako eta Espainiako banku-araudiaren eta gainbegiratzearen mende dago. 1910ean sortu zuten, bere jatorria lehen sektoreari lotuta zegoelarik, gaur egun bere bezeroei izaera unibertsaleko finantza zerbitzuak eskaintzen dizkien arren. Espainiako Bankuan erregistratuta dago 3008 erregistro-zenbakiarekin. Espainiako Rural Kutxen elkarteko (AECR) kide da, eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalean sartuta dago.[1]

1990eko hamarkadatik Nafarroako Rural Kutxa Rural Kutxen taldekoa da. Integrazio-sistema hori banka federatuaren eredu batean oinarrituta dago.

Nafarroako Rural Kutxak 250 bulego ditu lurraldeka honela banatuta: 140 Nafarroan, 37 Gipuzkoan, 33 Bizkaian, 16 Araban eta 24 Errioxan. 2017. urtearen amaieran, erakundeak 959 langile zituen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Banco de España. Registro de entidades. .
  2. (Gaztelaniaz) Nafarroako Rural Kutxa. (2018ko urtarrila). Informe anual 2017. Iruñea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.