Edukira joan

Nafarroako Euskal Elkargoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Euskal Elkargoa
Asociación Euskara de Navarra
Sorrera1877ko urriaren 23a[1]
Desegitea1897 maiatzaren 8a
Egoitza nagusiaIruñea
Ideologia politikoaForuzaletasuna
AgerkariaRevista Euskara (1878-1883)
El Arga (1879-1881)
Lau-Buru (1882-1886)
{{{webgunea}}}

Nafarroako Euskal Elkargoa[2] (gaztelaniaz: Asociación Euskara de Navarra) 1877an Iruñean nafar talde intelektual eta foruzaleak sortu zuen euskal kultura suspertzeko.

Elkartearen programak honela zioen:

(Gaztelaniaz)

« Si el pueblo euskara cuya raza, cuyo genio peculiar, cuyas costumbres son tan esencialmente distintas de las de los otros pueblos, ha podido conservar su personalidad, y se ha mantenido con su genuino carácter y sus varoniles virtudes a través de los siglos, es indudablemente porque supo guardar, como en depósito sagrado, esa antiquísima lengua vascongada. »

—Euskararen herriak bere arrazaz, bere izaera bereziaz, bere ohituraz beste herrietatik hain ezberdina denez, bere nortasuna gordetzea lortu du, eta bere jatorrizko nortasuna eta gizasemeen bertuteak mendeetan zehar mantendu ditu, zalantzarik gabe antzinako euskal hizkuntza hori ondare sakratu baten gisara gordetzea jakin duelako izan da.


« Elkartearen helburua da hizkuntza, literatura eta historia euskal-nafarrak babestea eta hedatzea, lurralde haien legeria aztertzea eta herriaren onura moral eta ongizatea ekarriko dituen ororen alde jokatzea.

(...) Elkartea ahal betean saiatuko da hizkuntza miresgarri honen galtzea saihesten, eta ahal den neurrian zabaltzen. Zientziaren espekulazio-esparruan, arreta berezia egingo zaie egun ahantzia edo askoren ezjakinean dagoen euskal literaturari, Euskal Herriaren historia loriatsuari (...) eta lur noble honen lege guztiz zuhurren ikerketari. Azkenik, interes guztiz bereziarekin zaindu eta bultzatuko didtu Elkarte honek guztien ondare moralak eta materialak (...). Elkartea eremu neutrala izango da; zatiketa zitalak ahantzirik, haurride arteko besarkadan bilduko dira hartara gure aberri eder ohoretsu honen distirak eta izen onak bihotza ukitzen dieten Euskal Herriko seme-alaba guztiak, haren zoriona eta ongizatea zaindu nahi duten guztiak, eta herri honi arbasoek utzi zioten etika, zientzia, literatura eta arte ondarea zapuzturik ikusi nahi ez duten guztiak.

»


Iruñea, 1878ko urtarrilaren 6an

Esteban Obanos, Florencio Ansoleaga, Estanislao Arantzadi, Salvador Etxaide, Ramón Irurozki, Fermín Iñarra, Juan Iturralde Suit.

Euskara Elkargoak apolitikotzat zuen bere burua eta ideologia ezberdineko pertsonak bildu nahi zituen. Berez ez zuen aktibitate politikorik egin, baina bere kide nagusiek foruzaleak ziren. Era berean, Jaungoikoa eta Fueroak zuen lelotzat eta zazpi herrialdeen batueraren aldekoa zen (elkarteak lehendabizikoz Zazpiak bat leloa proposatu zuen).

Elkartea sortzeko ideia 1876 eta 1878 artean Madrilen argitaratutako La Paz egunkari foruzaleak sortu zuen, foruak indargabetu zuen legeari buruzko eztabaidan. Arturo Kanpionek, 1876an Madrilen zuzenbidea ikaslea eta La Paz egunkariaren lankide, iradokizuna bota zuen eta 1868 urtetik euskara suspertzeko elkarte bat sortzearen aldeko nafar talde batek horren alde egin zuen.

1877ko urrian, hasieran Nafarroako Akademia Etnografikoa zeritzon elkartea sortu zuten Estanislao Arantzadi Izkue, Esteban Obanos, Nicasio Landa, Florencio Ansoleaga, Aniceto Lagarde, Juan José Herrán, Juan Iturralde Suit, Guiriorreko Markesa, Joaquín Herrán, Nicanor Espoz, Antero Irazoki, Fermín Iñarra, Serafin Olabe, Hermilio Oloritz eta Arturo Kanpionek.

Elkartearen barnean sei lan-sail eratu ziren:

  • 1-Euskal hizkuntza eta literatura
  • 2-Etnografia, historia, artea eta legedia
  • 3-Moralitatea eta hezkuntza
  • 4-Nekazaritza
  • 5-Industria
  • 6-Merkataritza .[3]

Euskal Herriko beste herrialdeetako intelektualekin harremanetan jarri ziren. Hala nola Ipar Euskal Herriko Anton Abadia, Emmanuel Intxauspe, Joan Piarres Duvoisin eta Luis Luziano Bonaparterekin; Mateo Moraza, Pedro Egaña, Fermin Herran eta Ramon Ortiz de Zarate arabarrekin; Jose Manterola, Nicolas Soraluze eta Juan Benanzio Arakistain gipuzkoarrekin; eta Fidel Sagarminaga, Antonio Trueba eta Juan B. Eustaquio Delmas bizkaitarrekin.[4]

1886an Lau-Buru aldizkaria argitaratzetik akitu zen. Honela 1882an hasi eta euskal herritar politikariak bildu zituen ibilbideari amaiera eman zitzaion, eta euskal politikaren diasporaren hastapena izan zen, honela Nafarroako Euskara Elkargoko kultur ideiaren gainbehera ere hasi zelarik. Elkargoa kulturalki politikaren eraginpean zegoenez, haren inguruko eraso latzak jasan zituen. Apurka apurka, elkarteak indarra galdu eta 1897an ofizialki deuseztatu zen.

Euskarazko katedra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Euskara aldizkaria"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "El euskara y la literatura en lengua vasca en la obra de Arturo Campión" (Gaztelaniaz)
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  3. Memoria leída por el Presidente de la Junta Directiva de la Asociación en el Batzarre de 11 de Enero de 1878, Revista Euskara, 1. alea, Iruñea, 1878, 9 orr., in Monreal, Gregorio [ET AL.], Revista Euskara, Tomo I, año 1878, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1996, 7 orr.
  4. Jimeno Jurío, José María: Navarra en la época moderna y contemporánea, Pamplona, Pamiela, 1997.
  5. https://web.archive.org/web/20100112043655/http://www.puntubi.com/testuinguruak/asociacioneuskaranavarra.htm Asociacion Euskara de Navarra. Puntubi.com

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Archivo General de Navarra. Actas de la Asociación Éuskara de Navarra (1877-1897).
  • Archivo General de Navarra. Actas de la Diputación de Navarra (1865-1919).
  • Archivo Municipal de Pamplona. Actas del Ayuntamiento de Pamplona (1879-1888).
  • El Aralar (1894-1897).
  • Euskal-Erria (1880-1918).
  • Euskalerriaren Alde (1911-1931).
  • Heraldo de Navarra (1897-1898).
  • La Paz (1876-1878).
  • La Tradición Navarra (1894-1932)
  • Lau-Buru (1882-1886).
  • Revista Éuskara (1878-1883).
  • Arana Martija, J. A.: "Euskal katedraren lehiaketa eta eragina", Euskera, n.º 33 (2. aldia) 1988, pp. 361-378.
  • Barandiaran, Alberto: Iruñeko Udalaren literatur lehiaketak (1882-1928), Pamplona, Ayuntamiento de Pamplona, 1998.
  • Bidador, J.: "El vascuence entre los éuskaros", Diario de Noticias, 28-V-2000.
  • Campión, Arturo: "Conferencia acerca del origen y desarrollo del regionalismo nabarro, dada en la Lliga de Catalunya la noche del 3 de junio de 1891", Obras Completas, XIII, Pamplona, Mintzoa, 1985, pp. 33-52.
  • Campión, Arturo: "D. Juan Iturralde y Suit", Obras Completas, XIV, Pamplona, Mintzoa, 1985, pp. 241-401.
  • Campión, Arturo: "Un patriota basko: Estanislao de Aranzadi", Euskalerriaren Alde, X, 1920, pp. 1-13.
  • Corcuera Atienza, Javier: Orígenes, ideología y organización del nacionalismo vasco, 1876-1904, Madrid, Siglo XXI, 1979.
  • Elorza, Antonio: Ideologías del nacionalismo vasco: 1876-1937, San Sebastián, Haranburu, 1978.
  • Estornés Lasa, Bernardo: "Renacimiento literario (1789-1960)", en Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco: Arte, Lengua y Literatura, I, 1969, pp. 408-574.
  • Galar, Juan Ignacio: "Acerca de la formación ideológica del nacionalismo vasco", Symbolae Ludovico Mitxelena septuagenario oblatae, n.º 2, 1985, pp. 1329-1336.
  • González Ollé, Fernando: La Asociación Éuskara de Navarra (1877-1897) a través de sus libros de actas, Pamplona, Newbook, 1997.
  • Jimeno Aranguren, Roldán (et al.): El euskera en tiempo de los éuskaros, Pamplona, Gobierno de Navarra, Dirección General de Universidades y Política Lingüística / Ateneo Navarro, 2000.
  • Jimeno Jurío: José María : Navarra en la época moderna y contemporánea, Pamplona, Pamiela, 1997.
  • Juaristi, Jon: El linaje de Aitor: La invención de la tradición vasca, Madrid, Taurus, 1987 (reedit. 1997).
  • López Antón, José Javier: Arturo Campión entre la historia y la cultura, Pamplona, Institución Príncipe de Viana / Fundación Sabino Arana, 1998.
  • Nieva Zardoya, José Luis: La idea éuskara de Navarra, 1864-1902, Bilbao, Fundación Sabino Arana / Éuskara Kultur Elkargoa, 1999.
  • Sánchez-Prieto, Juan María: El imaginario vasco: Representaciones de una conciencia histórica, nacional y política en el escenario europeo, 1833-1876, Barcelona, Eiunsa, 1993.
  • Urmeneta Purroy, Blanca: Navarra ante el vascuence: actitudes y actuaciones (1876-1919), Pamplona: Gobierno de Navarra, Departamento de Educación y Cultura, 1997.
  • Valverde, Lola: "Introducción", Revista Éuskara, I, ed. facs., Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1996, pp. IX-XLVI.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]