Edukira joan

Nadia Erostarbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadia Erostarbe
Bizitza
JaiotzaZarautz2000ko maiatzaren 27a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksurflaria

Instagram: nadiaerostarbe Edit the value on Wikidata

Nadia Erostarbe Geiser (Zarautz, Gipuzkoa, 2000ko maiatzaren 27a)[1] euskal surflaria da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan bosgarren postua lortu zuen Parisen.[2][3][4]

Surflari familia batean jaio zen eta bere ahizpa June Erostarbe bezala, suflaria da. Haiekin bidaiatzen du eta haiengandik ikasi zuen, hiru urte zituenetik; azken finean bere bizimodua izan den kirola. Familia osoa surfean ari da: aita, ama, ahizpa, osaba… hiru urterekin taula gainean jarri zen, eta ez da gelditu ordutik.[5] Nutrizioa ikasi du.[5]

Surflari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nadia ondo moldatu da beti, baina 2018. urtea berezia izan zen. Bere karrerak ‘jauzi handia’ eman zuen bere lehen mundiala jokatu zuenean, Taharan. Suzko proba iritsi zitzaion, onenekin lehiatu behar izan baitzuen eta seigarren postuan bukatu zuen. Gainera, Aloha Cup txapelketan urrea lortu zuen taldeko kideetako bat izan zen.[5]

2019an Senegalen eta Txilen lortutako garaipenek Munduko Txapelketan ikusitakoa baieztatu zuten. Ondoren, 2019ko Miyazakiko Munduko Txapelketan, berriz ere onena izan zen banakako lehian, 12. postuan amaitu baitzuen.[5]

Australiako surfa eta etxeko ikasketak uztartuz bizi izan zuen beheraldia. “Australiatik joan eta etorri egiten nintzen klaseetara joateko. Batzuetan azterketa bat egiteko bakarrik hartzen nuen hegazkina, eta jarraian Australiara itzultzen nintzen. Estresagarria zen”, gogoratu zuen.[5]

2024ko abuztuan Nadia Erostarbek aurrerapauso garrantzitsua eman zuen World Surf Leagueko (WSL) Championship Tourrera (CT) sailkatzeko helburuan, Kaliforniako Huntington Beachen ospatutako US Open of Surfing ospetsuan hirugarren postua ziurtatu ostean. Lorpen horri esker, bosgarren postura igo zen Challenger Series-eko sailkapen nagusian, CTrako sarbidea ematen duen azken postuan (Sally Fitzgibbonsek eta Isabella Nicholsek badute plaza).[6]

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nadia Erostarbek laugarren postua lortu zuen Puerto Ricoko Munduko Txapelketan, eta 2024ko Parisko Jokoetarako sailkapen historikoko liderra izan zen, Janire Gonzalez Etxabarrirekin eta Andy Criererekin batera. Nazioko zeuden lau txarteletik hiru lortu zituzten euskaldunek.[7] Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen diziplinako lehen atleta espainiarra izan zen, eta udan Tahitin, Polinesia Frantsesean (Ozeania) dagoen uhartean, Paris 2024rako surfaren egoitza exotikorako sailkatu zen.[8][9][10]

2024an Parisko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte lehen aldiz. Final-laurdenetan, Tatiana Weston-Webb brasildarraren aurka kanporatua izan zen. Horrela, gipuzkoarrak merezitako diploma olinpikoa lortu zuen Joko batzuetan parte hartu zuen lehen aldian, txapelketa bosgarren amaitu zuen.[11] Janire Gonzalez Etxabarri (Zumaia, 19 urte) eta Andy Criere (Hendaia, 28 urte) ere bertan izan ziren bigarren txandan kanporatuak izan ziren.[12]

Espainiako Surf Federazioak 75.000 lizentzia zituen 2024an, baina ez zen Joko horietan baliabide gehien zituena. Tahitiko probarako bere taldearen erdia sailkatu zen arren, ezin izan zuen funtsik inbertitu ere egin hautatzailearen lana ordaintzeko.[12]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2024ko abuztuaren 20an Zarauzko Udalak harrera beroa egin zion Parisen olinpiar diploma jaso berri zuen Nadia Erostarberi.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Nadia Erostarbe Surfer Bio | Age, Height, Videos & Results» World Surf League 2024-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  2. «Olinpiar Jokoetan 43 euskal herritarrek parte hartuko dute» Berria 2024-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  3. www.eurosport.es (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  4. ISSN https://olympics.com/es/paris-2024/actualizaciones-en-vivo/af740276-e4e3-4e9a-8caf-616b2dec79d1..
  5. a b c d e ISSN https://basqueteam.eus/deportista/nadia-erostarbe/..
  6. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  7. (Gaztelaniaz) Álvarez, Guille. (2024-03-04). «El surf español se sube a la ola olímpica» El País (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  8. (Gaztelaniaz) Álvarez, Guille. (2024-02-29). «Nadia Erostarbe hace historia para el surf español, que se estrenará en unos Juegos Olímpicos» El País (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  9. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2024-03-01). «Nadia Erostarbe, primera surfista española en clasificarse a unos Juegos Olímpicos» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  10. (Gaztelaniaz) Muñoz, María Luisa. (2024-02-29). «Nadia Erostarbe: primera española en unos Juegos» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  11. a b (Gaztelaniaz) N.G. (2024-08-20). «Zarautz homenajea a Nadia Erostarbe» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  12. a b (Gaztelaniaz) Álvarez, Guille. (2024-08-02). «Nadia Erostarbe hace brillar al surf español en su debut olímpico» El País (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]