Edukira joan

Nadezhda Merder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadezhda Merder

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakНадежда Ивановна Свечина
Jaiotza1839
Herrialdea Errusiar Inperioa
Heriotza1906ko martxoaren 13a (66/67 urte)
LeinuaHouse of Merder (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Н. Северин

Nadezhda Ivanovna Merder[1], jaiotzez Svetxina (errusieraz: Надежда Ивановна Мердер (Свечина); 18391906ko martxoaren 13a), N. Severin (errusieraz: Н. Северин) edo Nikolai Ivanovitx Severin (errusieraz: Николай Иванович Северин) izengoitiaz ere ezaguna, errusiar idazlea izan zen, eleberriak, ipuinak, saiakerak eta antzezlanak idatzi zituena[2][3][4].

Nadezhda Merder familia noble batetik zetorren. Ivan Svetxin lur-jabe aberatsaren eta militar erretiratuaren alaba zen. Lehen idazlana, Ne v poriadke vestxei eleberri laburra, 1877an argitaratu zuen Otetxestvennyie zapiski aldizkarian. Delo, Zhivopisnoie obozrenie stran sveta, Russkaia mysl, Vestnik Jevropy, Russki vestnik, Istoritxeski vestnik eta Niva aldizkarietan ere kolaboratu zuen. Hainbat antzezlan idatzi zituen, hala nola Supruzheskoie stxastie (1884), Poznakomilis eta Pereputala. Guztira fikziozko ehun idazlan baino gehiago sortu zituen[2][3][4].

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleberri luzeak
  • Vsia txuzhaia (1885)
  • Posledni iz Vorotyntsevykh (1892)
  • Tragizm bezvolia (1902)
  • Zvezda Tsesarevny (1906)
  • V smutnyie gody
  • Otzhivxie tipy
  • Korzhinskie korxuny
  • V godinu bedstvi
  • Avantiuristy
  • Vorotyntsevy
  • V poiskakh istiny
  • Pered razgromom
Eleberri laburrak
  • Ne v poriadke vestxei (1877)
  • Tsarski prikaz
  • Tainy brak
Antzezlanak
  • Supruzheskoie stxastie
  • Poznakomilis
  • Pereputala
  • Za Volgoi (Pavel Svobodinekin batera)
  • Generalxa Matriona (Viktor Krylovekin batera)
Bestelako idazlanak
  • Vospominania o Vere Ivanovne Annenkovoi
  • Pamiati S. A. Leontievoi-Levitskoi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  2. a b (Errusieraz) «Северин (Мердер)» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона. XXIX Санкт-Петербург (argitaratze data: 1900), 297 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  3. a b (Errusieraz) «Некролог Н. И. Мердер» Исторический вестник (Санкт-Петербург) 104: 330-331. 1906.
  4. a b (Errusieraz) Военский, Константин. (1906). «Памяти Н. И. Мердер» Исторический вестник (Санкт-Петербург) 104: 557-569..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]