Edukira joan

Naas

Koordenatuak: 53°12′57″N 6°40′01″W / 53.2158°N 6.6669°W / 53.2158; -6.6669
Wikipedia, Entziklopedia askea
Naas
Nás na Riogh
An Nás
Prudens ut Serpens
"Sugea bezain Zuhurra"
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlandako Errepublika
Leinster
Kildareko konderria
Jatorrizko izenaAn Nás
Posta kodeaK
Geografia
Koordenatuak53°12′57″N 6°40′01″W / 53.2158°N 6.6669°W / 53.2158; -6.6669
Map
Altuera114
Demografia
Biztanleria21.393 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakDillingen an der Donau, Casalattico eta Omaha
http://www.naas.ie www.naas.ie

Naas (irlanderaz Nás na Ríogh edo An Nás) Irlandako Errepublikako Kildare konderriko hiriburua da. Naasek 20.713 biztanle ditu (2011) eta konderriko bigarren hiri handiena da Newbridgeren atzetik..

Irlanderazko Nás na Ríogh izenak "Erregeen biltokia" esan nahi du, izan ere Leinster Erresumako errege irlandarrak bertan bildu izan baitziren. Normandiarren inbasioaren ondoren (1171) Irlandako parlamentuak bertan biltzen jarraitu zuen.

Erdi Aroan harresiak jaso zituen alboko Wicklowko konderritik zetozkion O'Byrne eta O'Toole klanen erasoetatik babesteko. Alkatea eta udaleko zinegotziak herriko merkatari eta lur jabe aberatsenen artean erabakitzen zen. Alkateak Sovereign of Naas (Naaseko subiranoa) titulua hartzen zuen, eta Naasek bi toki zituen Irlandako parlamentuan.

Gaur egun Dublinen hiri satelite bihurtu da, jende askok bertan bizi eta hiriburuan lan egiten baitu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San David eliza

Zaldi lasterketek indar handia dute Naasen, eta hirian bi hipodromo daude; Punchestown Racecourse eta Naas Racecourse.

Hainbat futbol talde ere badaude, denetan garrantzitsuena Naas AFC Soccer Club, guztira 500 jokalaritik gora dituena 5 urteko haurretatik hasita.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]