Na Forbacha
Na Forbacha Na Forbacha Furbo | |
---|---|
giza kokalekua | |
Na Forbacha herriaren iurdia. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Lurralde Historikoa Konderria | Connacht Galwayko konderria |
Izen ofiziala | Na Forbacha |
Jatorrizko izena | Na Forbacha |
Posta kodea | G |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°09′N 9°07′W / 53.15°N 9.12°W |
Altuera | 15 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Na Forbacha (ingelesez Furbo edo Futbogh) Irlandako mendebaldeko Galwayko konderrian dagoen kostaldeko herri bat da. 2006ko erroldaren arabera 800 biztanle zituen. Bearna eta An Spidéal udalerrien artean kokatua dago, Galway badiaren ertzean eta Gaeltacht eremuan, hortaz irlandera hiztunen eremuan.
Azkeneko datuen arabera, bertako biztanleriaren 9ak egunero irlanderaz mintzatu ohi zen. Herri honetan Údarás na Gaeltachta erakundearen egoitza bat ere badago. Berez, Galway hiritik mendebalderuntz irten eta Connemara eskualdera bidean An Spidéal udalerrira iritsi artera irlandera gehienen mintzatzen den herri edo kokalekua da.
Zoritzarrez Galway hiritik duen hurbiltasunaren ondorioz (12 kilometro) bertako lursailen salneurriak ere igo egin dira, honek ingeles hiztunen etorrera eta irlandera hiztunen beherakadaren arriskua dakarrenez, udalerriko etxebizitzen �a irlandera hiztunek erosteko gordeak daude.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cnocán an Bhodaigh
- An Straidhp
- An tSaoirsin
- Baile na hAbhann
- Na Poillíní
- Doire Uachtair
- Aill an Phréacháin
- An Coisméig Mór
- Na Forbacha Garbha
- Seanadh Fhréachóg
- Cnoc na Gréine
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Na Forbacha herriko hondartza.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Na Forbacha herriari buruzko argibidea (Ingelesez)