Muxika
- Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muxika (argipena)».
Muxika | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Muxikako Ugarte auzoa | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Busturialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Muxika | ||||||||||
Alkatea | Begoña Enbeita (Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48392 | ||||||||||
INE kodea | 48067 | ||||||||||
Herritarra | muxikar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°17′20″N 2°41′29″W / 43.28883°N 2.69142°W | ||||||||||
Azalera | 50,02 km² | ||||||||||
Distantzia | 29 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.517 (2023) 34 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,3 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 11,9 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,24 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 47,77 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,57 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -4,89 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,28 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 89,58 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 73.61 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.muxikakoudala.com/ |
Muxika Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdekoa. 2016. urtean 1.433 biztanle zituen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muxika ia osoa Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruan dago, salbu eta Mauma auzoa, hego-ekialdean, zeina ez dagoen Oka ibaiaren harroan (Urdaibai funtsean hori delarik): Durangaldera doaz Magumako errekak, hegoalderantz.
Oiz (ekialdean) eta Bizkargi (mendebaldean) mendiguneen artean dagoen eremu bat da, Oka ibaiak hegoaldetik iparralderantza zeharkatua.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakide ditu iparraldean Morga, Errigoiti eta Gernika-Lumo, hegoaldean Iurreta eta Berriz, ekialdean Ajangiz, Mendata eta Munitibar, eta mendebaldean Zornotza.
Morga, Errigoiti eta Gernika-Lumo | ||||
Zornotza | Ajangiz, Mendata eta Munitibar | |||
| ||||
Zornotza, Iurreta eta Berriz |
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzo eta azpi-auzo ugari ditu Muxikak, batere ez Muxika izen bera daukana. Auzoen zerrenda bat ofizialtzea zaila, gune populatu batzuk besteen partetzat har daitezkeelako (Undabeitia, Undaren azpimultzo bezala), eta izenei dagokienez ere, forma batzuk dira ofizialak, Euskaltzaindiak EODAn beste batzuk ematen ditu euskarazko arauzkotzat, eta are mapetan ere forma desberdinetan ager daitezke[4][5][6][7].
1966an egungo udalerria sortu zenean, aurreko hiru elizateak elkarturik, auzo hauek batu ziren elizate bakoitzetik. Ugartetik:
- Amona
- Areatza
- Astelarra
- Barandika
- Besangiz edo San Roman.
- Kurtzero
- Landotz
- Ordorika
- Pozueta
- Txakala edo Txakale.
- Ugarte herrigunea eta elizatearen berezko kokapena, eta bere parte den Ugartegoikoa.
- Untxigoiti edo Ontxokagoiti.
- Usparitxa
- Zabala edo Zabale.
- Zilloiz
- Agirre
- Aretxederreta
- Asua
- Gorozika-Elexalde, Gorozikako elizatearen berezko kokapena.
- Esturo, 20. mendean zehar hustua.
- Oka
- Urrialdea
- Zugastieta
- Aiuria
- Berroia
- Burdaria
- Ibarruri-Elexalde, Ibarruriko elizatearen berezko kokapena.
- Irazabal edo Izebale.
- Maguma
- Muniketa
- Ormaetxe
- Unda eta haren parte den Undabeitia.
- Urrutxua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1966an Muxikak Gorozika eta Ibarruri anexionatu zituen, udalerriaren hegoaldean.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehien bat nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Muxikak ez zuen gorabehera handirik izan biztanleen kopuruan XX. mendean zehar. 1966ko anexioen ondorioz populazioa handitu zen, baina XX. mendearen bigarren erdialdean beherakada txiki bat gertatu zen, herrietatik industriguneetara joandakoen ondorioz. XXI. mendearen hasieran hazkunde txiki bat gertatu zen biztanle kopuruan.
Muxikako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Muxikako alkatea Bilduko Aitor Goldaraz da. Hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen irabazle, baina Bilduk Muxika Garbi Auzotarren Elkartearen zinegotziaren sostenguarekin alkatetza lortu zuen.
2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko zerrendak gehiengoa lortu zuen eta Aitor Goldarazek kargua berretsi zuen.
Muxikako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24 |
2011ko maiatzaren 22 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
EH Bildu* | 5 / 9 |
4 / 9 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 9 |
4 / 9 |
|||
Muxika Garbi Auzotarren Elkartea (MGAE) | 1 / 9 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 9 |
0 / 9 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 9 |
||||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi garraiobidek transformatu zuten Muxikaren izaera 20. mendean. Trenbideak (21. mendean Euskotren-en E4 linea) eta Bi-635 errepideak ipar-hego ardatzean erdibitzen dute Muxika, gutxi gora-behera Oka ibaiak bezala, baina beste era bateko ondorioekin. Zornotza eta Gernika lotzen duten bideak dira, tarteko trafiko askorekin. Muxikako auzo batzuk guztiz erdibitzen ditu errepide horrek, eta 1970 eta 1980ko hamarkadetan, trafikoaren frekuentzia eta abiadura handitu zirenean, istripu askoren kausa ere izan zen[8][9].
Ardatz horrek aspaldiko beste bide batekin egiten du bat Kurtzero esaten zaion puntuan (gurutzebideagatik du izena auzoak), horik mendebalderantz Mungia eta Morgarako bidea. Oion-Bermeo ardoaren bidea da hori: garai batean Oion eta Bermeo ardo eta arrainaren merkataritzak lotzen zituen. Arabatik ardoa ekartzen zen Bizkaiko kostara eta bueltan arraina eramaten zuten haruntza. Bide horrek leku estrategikoa zuen garai hartan Muxikan[9].
21. mendean, enpresa eta zerbitzu esparruak Bi-635 errepidearen ondoetan daude, eta gune urbanizatuena ere bai, Kurtzero. Hala ere, elizate originalak eta auzo gehienak aparte geratzen dira, ia ikusezin, Muxika errepidez edo trenez zeharkatzen duenarentzat[10].
Trenbideak geltoki hauek ditu:
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baserriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baserri esplotazio dexente dago 21. mendean oraindik Muxikan. Gernikako piperra etxe atarietan zintzilik udazken partean, herriko erretrato enblematikoena da.
Mahasti sail zabalak ere badaude tarteka, batez ere Berroian eta Maguman.
Abeltzaintza ere bai; ardiak dituzten artzainen bat geratzen da (Maguman, bereziki), gazta egiten[9].
Basogintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muxikan basoa beste kultibo bat dela esan liteke. 20. mendearen hasierako argazkiak daude non Muxika basoz askoz soilagoa ikusten den, baina gizaldian zehar hori aldatzen joan zen[11].
Pinu sail bat hazten zuenak 20. mendean, hark emango zionarekin etxe bat eros zezakeen Gernikan. Pinuak eta, ondoren, eukaliptoak, logika ekonomikoa izaten segitzen dute, lurrak dituen baserritarrak etekin bat ateratzeko modu bat gehiago du horrela, eta eukaliptoaren landaketa bakarrarekin, hiru bider jaso daiteke egurra. Etekinek ez dute jada etxeak erosteko adina emango, baina basogintza eredu honek logika ekonomiko lokala dauka. Enpresa handiak negozioan sartu direnean, baserritarraren ikuspegitik beste eremu batera eraman dute logika ekonomiko hori[9].
Artadi guneren bat edo beste ere geratuzen da, sasoi batean ugariagoak izango ziren. Haien arrastoa, Besangizen, non arte bikain solte batzuk dauden, eta tartean bat monumentala, Urkietako Artea.
Lantegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen bigarren erdi aldean egurra egiteko zerrategiak ireki ziren. Zugastietan bi egon ziren, Gorozikan, eta Muxikan hiru: Astelarran bat eta Kurtzeron bi. Ideia horrekin etorri omen zen FINSA izeneko enpresa Muxikara 1962an. Egun itxita dago lantegia eta herrian eztabaida handia sortu zuen haren hazkundeak eta gauzak egiteko moduak. Urte gogorrak izan ziren: lanpostuak eta ongizatea jarri ziren aurrez aurre. Orain egurra lantzen duen lantegi handi bat gelditzen da Ugarten: Ebaki.
Beste industria, dagoen apurra, Ugarte inguruan dago 21. mendearen lehen laurdenean: Arruti S.A., Chatarras Cifuentes eta Burnigai[9].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondare aberatseko eskualdea da Muxikarena[12]. Horietako zenbait kultura ondasun babestu gisa sailkatuak ditu Eusko Jaurlaritzak.
Ondare erlijiosoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Bizente Maritiriaren eliza (Ugarte)
- Ibarruriko Andra Mari eliza (Ibarruri-Elexalde)
- San Joan Batailatzailearen baseliza (Aiuria)
- San Pedro eta San Pablo baseliza (Ibarruri)
- San Roman baseliza (Besangiz)
- Usparitxako San Migel baseliza (Usparitxa)
Ondare zibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Etxezarreta jauregia (Zugastieta)
- Muxikako dorretxea (San Roman/Besangiz)
- Oka Dorrea (Oka)
- Undagoitia baserria (Unda)
- Undajauregi baserria (Unda)
- Jauregi baserria (Usparitxa)
- Urrieldu Erdikoa baserria (Urrialdua, Gorozika)
- Billikarioko bidea, Donejakue bidearen parte.
-
Usparitzako San Migel baseliza.
-
Urrieldu Erdikoa baserria.
Ondare naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Muxika gehiena Urdaibai Biosfera Erreserbaren parte da.
- Bizkargi mendilerroa.
- Oka ibaia.
- Urkietako artea, zuhaitz apartekoa.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muxikako hizkera mendebaldeko euskararen aldaera bat da, tarteko hizkeran[14] kokatzen den Busturialdeko euskaran[15][16] dago katalogatuta. Herritarren % 90 baino gehiago da euskalduna eta herria UEMA mankomunitatearen kidea da.
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878-1942) bertsolaria bertakoa zen. Berak hasi zuen bertsoen inguruan ondorengoek mantenduko zuten familia tradizioa: Balendin Enbeita, Abel Enbeita, Jon Enbeita, Oihane Enbeita eta Onintza Enbeita. Herrikidea dute Jon Lopategi bertsolaria.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XXI. mendean Urretxindorra Herri Eskola da lehen mailako herriko ikastetxea, Kurtzero auzoan kokatua. XX. mendean, auzo-ikastola edo baserri auzoetako eskola txikiak sortu zitenean, zenbait izan ziren Muxikan: Ugarte, Kurtzero, Areatza; Ibarrurin, Mauma eta Elexalden; Gorozikan Elexalde eta Zugastieta auzoetan... Mende berean itxi ziren denak. Ugartekoa eta Ibarruri Elexaldekoak izan ziren funtzionatzen azkena[9].
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ugarten, Maietz Pazkoak, jai mugikorra Mendekosteri lotua; eta San Bizente urtarrilean.
- Gorozikan, Andre Mari irailekoa (irailak 8).
- Ibarrurin, San Pedro eta Andre Mari abuztukoa (abuztuaren 15ekoa)
- Aiurian, San Joan jaiak.
- Maguman, San Lorentzo.
- Areatzan, Santakurtze, irailaren 14an.
- Besangiz-San Romanen, San Roman abuztuaren 1ean[9].
Muxikar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878–1942), bertsolaria.
- Balendin Enbeita (1906–1986), bertsolaria.
- Óscar Elgezabal (1928-2018), txirrindularia.
- Jon Lopategi (1934–2019), bertsolaria.
- Deunoro Sardui Enbeita (1934–), bertsolaria eta idazlea.
- Abel Enbeita (1942–), bertsolaria.
- Libe Enbeita (1944–), bertsolaria.
- Jon Enbeita (1950–), bertsolaria eta abeslaria.
- Oihane Enbeita (1978–), bertsolaria eta aktorea.
- Onintza Enbeita (1979–), politikaria, bertsolaria eta kazetaria.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Pedro eta San Pablo baseliza gotikoa, Ibarruri.
-
Tomateak Undako Undajauregi baserriko atarian.
-
Muxikako dorretxeko harresiak eta sarrera.
-
Muxikako armarria, Torrebarri etxean, Besangiz auzoan.
-
Aiuriako baserri batean, Gernikako piperrak.
XX. mende hasierakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendean bi bisita egin zituen egingo Muxika diren herrietara Indalezio Ojanguren argazkilariak, lehena 1918-1919 tartean, eta hainbat argazki egin zituen:
-
Erromeria Areatzan.
-
Ibarruriko elizatearen jatorria Ibarruri-Elexalden, 1928an erre zen eliza.
-
Ordorikako etxeak.
-
Muniketa baserria, Muniketan.
-
Ugarteko San Bizente eliza.
-
Magumako San Lorentzo.
-
Gorozika-Elexaldeko eliza.
-
Esturo, 20. mendean hustutako auzoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
- ↑ «Muxika - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
- ↑ «Muxikako Udala - Auzoak» Muxikako Udala 2009-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ BFA, Bizkaiko Landa-guneen Inbentarioa. (2016). «Bizkaiko landaguneen zerrenda: Muxika» Bizkaiko Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
- ↑ «Muxikako Ariatza auzoko plaza asfaltatzen ari dira» Busturialdeko Hitza 2014-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
- ↑ a b c d e f g Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
- ↑ Enbeita, Onintza. (2002-11-17). «Armarrien herrian, Muxikan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ Ojanguren, Indalezio. (1919-07-12). Euskara: Muxikako Ugarte da. Datatzen zaila, Indalezio Ojangurenek ingurua bisitatu zuen 1918-1919an. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ "Muxika", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
- ↑ «Euskaraz abesteagatik hila - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
- ↑ a b «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- ↑ a b «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- ↑ «Muxika - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Muxikako Udalaren webgunea
- Busturialdeko Hitza: Muxikako eta eskualdeko albisteak.