Edukira joan

Mukiziza gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mukiziza gorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAuriculariales
GeneroaTremiscus
Espeziea Tremiscus helvelloides
Donk, 1958
BasionimoaTremella helvelloides

Mukiziza gorria (Tremiscus helvelloides edo Guepinia helvelloides) Auriculariales familiako onddo bat da.[1]

Gordinik bota ohi zaie entsaladei.

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko altuerakoa eta 5 eta 8 cm-ko zabalerakoa da errezeptakulua, belarriaren edo inbutuaren itxuran, alboan arrailduta. Ertza lobulatua eta izurtua. Gainazal leuna, pruinaduna, gorri-laranjatua edo arrosa-zurixka oinaren oinarrirantz.

Himenioa: Kapelaren azpialdea estaltzen du, arrosa kolorekoa edo gorria da, esporak heltzen direnean pruina zuriz hautseztatzen da.

Hanka: Kapelaren luzapena da eta oinarrirantz mehetuz joaten da. Arrosa-zurixka kolorekoa da.

Haragia: Nahiko lodia, zeharrargitsua, gelatinakara, kapelaren kolorekoa, baina zertxobait zurbilagoa. Usain eta zapore atseginekoak.[2]

Etimologia: Helvelloides terminoa onddoak Helvellaceae familiako genero batzuekin duen antzekotasunagatik datorkio.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria. Gordinik jan daiteke entsaladan.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore bizi ikusgarriak (gorri-laranjatua) eta duen formagatik, ez da erraza beste espezie batekin nahaste.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean pinuen basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Karibea, Europa, Kolonbia, Brasil, Venezuela, Errusia, Himalaiako mendikatearen eremua eta Japonia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 668 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 502 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 97 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]