Mudejar artea
Mudejar artea Iberiar penintsularen erresuma kristautean garatzen den estilo berezia da. Arte honek Hispano-arabiar artearen eragian zuzena erakusten du. Modu batez penintsulako Erdi Aroko komunitate desberdinen elkarbizitzaren ondorio zuzena zen. Kronologikoki XII. mendetik XVI. mendera garatu zen. Mudejar artean erromanikoaren, gotikoaren pizkundearen eta aipatutako arabiar artearen elementuak nahastu ziren.
"Mudejar artea"ren kontzeptua Amador de los Ríosek sortu zuen, 1859an, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiara sarrera hitzaldian; hitzaldiak “El estilo mudéjar, en arquitectura” izenburua zuen.[1]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendeaz geroztik, Mudejar Iberiar penintsulako kristau lurraldeetan praktikatzen zen arteari esaten zitzaion, nagusiki, mudejar eta morisko herritarrek egiten zutena. Fenomeno indigena eta erabat hispanikoa izan omen zen, nahiz eta Ameriketara bidaiatu ere, Espainiako kolonietara alegia. Funtsean, kristautasunerako estilo bat da, hispanomusulmana estiloaren eraginarekin, beste estilo horren elementuak eta materialak sartzen dituena. Baina gaur egun, arte hispanikoaren historiografiaren ikertzaile askok zalantzan jartzen du benetan mudejar artea berezko estilo artistikoa izan zela.[2]
Mudejarren artean garrantzi handia zuen eraikuntza maisua edo langilea. Hauek, italiar estiloaren aurrez aurre jarrita, ez zuten harria erabiltzen, teila, igeltsua, harlandua, egurra, azulejuak, ordea. Al-Andalus desagertu zenean mudejar langileak garaituen artean zeuden eta horrek langile merkeak bihurtu zituen, irabazleen eta aberatsen azpian.
Ezaugarri batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Igeltsulanen erabilera. Dirudienez, igeltsua Europara musulmanek ekarri zuten.
- Adreiluaren erabilera. Material hau ere ekialdetik heldu zen.
- Zeramika kanpoaldean zein barrualdean.
- Zurezko sapaiak.
- Ferra arkuaren erdi puntuko arkuaren erabilera.
- Barruko patioak.
- Batez ere arkitektura zibilean garatu zen: jauregiak, alkazarrak... Dena dela, badira ere eraikin erlijioso asko.[2]
-
Adreiluak eta azulejuak.
-
Egurraren erabilera sabaietan.
-
Erdi puntuko arkua.
-
Ferra arkuak, igeltsulanarekin.
Barietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mudejar artea ez zen joera bakarra izan. Horren arabera, lurraldez lurralde, barietate desberdinak eman ziren:
- Adreiluzko erromanikoa: León, Valladolid, Ávila eta Segovia.
- Mendebaldeko mudejar artea: Tajo ibaiatik Portugaleraino.
- Aragoiko mudejar artea: oso ezaugarri propioak izan zituen: Ebro, Jalón eta Jiloca ibaietan.
- Extremadura.
- Andaluzia: Granada, Córdoba eta Sevilla.
- Valentziako erkidegoan: Castelló de la Plana, Valentzia eta Alicante.
- Euskal Herria: aztarna gutxi batzuk daude baina ez zuen arrakasta handia izan: Decanal jauregia Tutera, Antxieta jauregia Azpeitian...
- Latinoamerika: adibide batzuk ezagutzen dira, esaterako Kitoko San Frantzizko eliza.
Monumentu ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ávila: La Lugareja baseliza, Arevalon.
- Cáceres: Santa María de Guadalupeko errege monasterioa, Guadalupen.
- Segovia: Segoviako Alkazarra.
- Burgos: Santa María la Real de Las Huelgas monasterioa.
- Sevilla: Giralda.
- Teruel: Katedrala.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Teruelgo katedralaren dorrea eta zinborioa.
-
San Migel elizaren ikuspegi orokorra, Belmonte de Gracián herrian (Zaragoza).
-
Calatayudeko San Andres elizaren barrualdea.
-
Pedro I.a ren jauregia Sevillako Alkazarrean.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Mudejar arteari buruzko informazioa eta argazkiak.
- (Gaztelaniaz):Cuéllar (Segovia) herriko Mudejar Artearen Interpretazio Zentroa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mudejar artea |