Mount Stewart
Mount Stewart | |
---|---|
National Trust | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
County of Northern Ireland | Downeko konderria |
Herri | Newtownards |
Koordenatuak | 54°33′18″N 5°36′29″W / 54.555°N 5.608°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2013 |
Jabea | National Trust |
Kudeatzailea | National Trust |
Arkitektura | |
Arkitektoa | James Stuart (en) |
Zerbitzuak | |
Kontaktua | |
Helbidea | Portaferry Road, Newtonards BT22 2AD |
Telefonoa | tel: 44-28-4278-8387 eta tel: 44 28 4278 8387 |
Webgune ofiziala | |
Mount Stewart jauregia Downeko konderriko Newtownardsko udalerritik gertu kokatzen den jauregia da, Ipar Irlandan. Strangford aintziraren ertzean dago, Ards penintsulan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Londonderryko markesak" ziren Stewart familiak eraiki zuen jauregia 1820 eta 1839 artean. Robert Stewartek hasi zuen eraikuntza baina 1821ean hil eta bere seme Robertek jarraitu zuen. Hau Cambridgeko Unibertsitatera ikastera joan zenean Charles Vane anaiordeak eskuratu zuen jauregia. Honek bere egoitza nagusi bihurtu zuen eta hau izan zen jauregiaren garairik onena. Eraikina handitu egin zuen familiaren ondasunak gordetzeko hainbat gela gehitu zizkiolarik.
Jauregia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gelarik garrantzitsuenak Drawing Room (marrazketa gela) eta Dinning Room (afari gela) dira. Kapera berezi bat ere badu. Familiaren altxorra, arte bilduma eta altzariak benetan ikusgarriak dira.
Lorategiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat lorategi ditu jauregiak bere ondoan:
- Shamrock Garden: Hirusta lorategia.
- Sunken Garden: Lorategi hondoratua.
- Spanish Garden: Lorategi espainiarra. Txabola bat ere badu.
- Italian Garden: Lorategi italiarra.
- Dodo Terrace.
- Menagerie: Zoologikoa.
Ingurunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguruko eremuek 40 hektarea osatzen dute. Bertan bereziki aipagarriak diren bi eraikin daude: Haizeen tenploa eta Scrabo dorrea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jauregiaren aurrealdea
-
Jauregiaren atzealdea
-
Strangford aintzira
-
Espainiar lorategia
-
Haizeen tenploa
-
Scrabo dorrea