Mortal Engines (filma)
Mortal Engines izen bereko eleberri batean oinarrituta dagoen pelikula bat da, 2018an kaleratua Christian Riversen zuzendaritzapean eta Fran Walsh, Philippa Boyens eta Peter Jacksonen gidoitzapean. Zientzia-fikziozko pelikula bat da, post-apokaliptiko eta steampunka, zeinetan hiriak ibilgailu ikaragarriak balira bezala higitzen diren munduan zehar hiri txikiagoak janez. Produkzio partekatua egin zuten estatubatuar eta zeelandaberritarrek.
Pelikula 2018ko abenduaren 14an plazaratu zen Real D 3D, IMAX eta IMAX 3D formatuetan. 2020an pelikula honen unibertsoan oinarritutako bideojoko bat argitaratu zen, Rekt Galaxies, simulazio espazial erakoa.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurreko inoizko kataklismo handienetik, gizaki gehienak hil eta gaur egungo zibilizazio teknologikoa suntsitu zuenetik, mila urte baino gehiago igaro dira. XXXII. mendean kokatuta dago pelikula, gutxi gorabehera, baina mundu hartako baliabide teknologikoak XXI. mendekoak baino eskasagoak dira, horregatik, "ezagutza galdu" edo "arbasoen ezagutza" izenez ezagutzen dituzte gaur egungo baliabide garatu ugari. Mende urrun horretako mundua ez dago erabat hila zentzu naturalean, baina gizakiak bizirauteko hiri handi eta mugikorrak sortu ditu, ibilgailu erraldoietan dabiltzanak eta hornigai ugari behar dituztenak aurrera egiteko. Hornigai horiek lortzeko hiriak elkarren aurka borrokatzen dira, handiek txikiagoak jaten dituzte horiek ihes egitea lortu ezean. Mundu hartan gizakien salerosketa, giza eskubideen urraketa osoa eta bestelako jokaerak eguneroko gauza dira.
Londres da hiri handi eta mugikor horietako bat, besteak baino askoz handiago eta garatuagoa eta bertako biztanleek bizi maila eta ezagutza maila altua dute beste hiriekin alderatuta. Bertan bizi da Tom Natsworthy, klase baxuko biztanle bat museo batean lan egiten duena antzinakoen teknologia aurreratua eta bestelako gaiak berreskuratu eta ikertzen. Bere museotik zenbait tramankulu lapurtzen ari direla jakin du eta horrek kezkatu egiten du. Halako egun batean, Londresek hiri txikiago bat irentsi eta bertako biztanleak prozesatzen zeudela, Hester Shaw izeneko neskato iheslari bat gizon bat hiltzen saiatu eta Tom iheslariaren atzetik abiatuko da, neskatoa harrapatu eta justiziaren aurrera eramateko asmoarekin. Alabaina, gauzak ez dira nahi bezala ateratzen eta Tom zein Hesterrek elakarlanean aritzea beste aukerarik ez dute izango mundu basati eta makur horretan bizirauteko.
Arrakasta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak ez zuen arrakasta oso handirik izan, kontrara, egindako inbertsioa berreskuratzea ez zuten lortu ekoizleek.[1] Deigarria da pelikula honetan zinema-kritikarien eta ikusleen arteko balorazio ezberdintasuna: Rotten Tomatoes orrialdean 4.9ko kalifikazioa du 10etik eta &k ematen diote gainditua kritikarien aldetik, baina ikusleen Yk ematen dio gainditua eta batez besteko nota sail horretan 3,5/5 du. Hau da, kritikariek suspenditu egiten dute ikusleek erraztasunez gainditzen duten bitartean.[2] Filmak baloratzen dituzten beste orri batzuetan, IMDBn kasu, pelikulak 6,4/10 nota jaso du.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Máquinas Mortales es un fracaso colosal en taquilla» Tomatazos (Noiz kontsultatua: 2020-08-23).
- ↑ (Ingelesez) Mortal Engines (2018). (Noiz kontsultatua: 2020-08-23).
- ↑ Mortal Engines. (Noiz kontsultatua: 2020-08-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018ko filmak
- Peter Jacksonek idatzitako filmak
- Philippa Boyensek idatzitako filmak
- Fran Walshek idatzitako filmak
- Stephen Langek antzeztutako filmak
- Hugo Weavingek antzeztutako filmak
- Hera Hilmarrek antzeztutako filmak
- Colin Salmonek antzeztutako filmak
- Patrick Malahidek antzeztutako filmak
- Peter Jacksonek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Skydance Mediak ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Zientzia-fikziozko filmak
- Etorkizunean girotutako filmak
- Distopia filmak
- Steampunk filmak