Edukira joan

Morrena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Banff Parke Nazionala (Kanada)

Morrena glaziarrek sorrarazitako till izeneko klasto eta beste higakin trinkotugabeen metaketak dira. Hainbat morrena mota dago, glaziarrarekin duten harremanaren arabera:

  • Hondoko morrena: izozpean dago, ohantzearekin kontaktuan
  • Alboko morrena: hondakinak glaziarraren ohantzearen alboetan kokatzen dira
  • Erdiko morrena: Hauek, alboko morrenak, haran berean dauden bi glaziarren elkargunean batzen direnean eratzen dira.
  • Aurreko morrena edo amaierakoa: Glaziarra urtzen den tokian dauden hondakin metaketak dira.
  • Ablaziozko morrena: Glaziarraren ohantzearen gainean sedimentatuak izan direnak dira. Material oso heterogeneoak dituzte, baina, bere ezaugarri nagusia, ibilgu osoan zehar sakabanaturiko bloke handien presentzia da. Hauei, noraezeko bloke esaten zaie.

Zuzenean glaziar batek metaturiko sedimentuari ere esaten zaio morrena. Glaziarra altuera handietatik jaisten da, eta bidean aurkitzen dituen materialak arrastan eramaten ditu.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]