Edukira joan

Moreda Araba

Koordenatuak: 42°31′30″N 2°24′29″W / 42.525°N 2.4080555555556°W / 42.525; -2.4080555555556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Moreda (argipena)».
Moreda Araba
 Araba, Euskal Herria
Moredaren ikuspegia

Moreda Arabako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Moreda de Álava / Moreda Araba
AlkateaMara Garcia Diaz de Cerio
(Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01314
INE kodea01039
Herritarramoredar
Kokapena
Koordenatuak42°31′30″N 2°24′29″W / 42.525°N 2.4080555555556°W / 42.525; -2.4080555555556
Map
Azalera9 km²
Demografia
Biztanleria208 (2023)
−8 (2022)
alt_left 113 (T,3) (Q,9) 108 alt_right
Dentsitatea23,11 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 15
Zahartze tasa[1]% 22,31
Ugalkortasun tasa[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84,38 (2011)
Genero desoreka[1]% 20,78 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 21,07 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 5.08 (2016)
Datu gehigarriak

Moreda Arabako hego-ekialdeko udalerria da, Arabako Errioxako eskualdekoa. Gasteiztik 55 bat kilometrora dago, Nafarroako muga parean. Izen bereko herria udalerriaren erdialdean dago.

Moreta gisa azaltzen da 939. urteko Donemiliaga Kukulako errolda-agiri batean[4]. Benetan Rivo de Moreta aipatzen da (Moretako erreka), eta monasterioari biztanle/urteko ardo unitate bat ematen diola esaten da. XI. mendeko agiri batean Senior Lope Albarez de Moreca agertzen da, Kripango biztanle dela eta monasterioari eskaintza egiten diola esaten du.

Gazteleraz Moreda izenak "masustondo ugari dagoen tokia" esan nahi du.

Euskaltzaindiaren arabera euskal era arautua Moreda da. Hala ere, 1916ko uztailaren 2tik aurrera Moreda Araba erabili behar da beste Moreda batzuekin nahasteko aukera dagoenean, zein izenburuetan.[5] Bertako euskaldunek Moreta ere erabiltzen dute.

Arabar Errioxaren hego-ekialdeko erpinean dago Nafarroa eta Errioxarekin muga egiten. Malda batean kokaturik dago herria, hegoaldera begira. Perezuellos ibaia eta Gorrebustotik datorren errekaren artean sartuta dago[6].

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin Aroko aztarnak aurkitu dira San Kristobal baselizaren hondarren inguruan. K.a. VII, mendean herri gotortua eraiki zen bertan. Donemiliaga Kukulan dagoen 939. urteko agiri batek dio Moreda eskualdeko herri zaharrena dela[7].

Guardiako udalerriaren zati izan zen Erdi Aro osoan. 1486. urtean Arabako ermandadean sartu zen. Guardiarengandiko independentzia 1666an lortu zuen[7].

Inguruko herriak bezala nekazaritzan da Moredako jarduera ekonomiko nagusia. Ardogintzak tradizio handia du, 939. urtean dagoeneko aipatzen baita. Gaur egungo upategi ezagunena Fernández de Piérolaa. Olibondoak ere baditu eta olioa egiten da herriko La Equidad trujalean. Interes historikoa duen jarduera da eta urtean 42.000 litro ekoizten ditu[8].

Moreda Arabako biztanleria
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Moredan»

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moreda Arabago udalbatza

Alderdia

2019

2023

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 5
95 (% 59,75)
4 / 5
63 (% 28,29)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
0 / 5
0 (% 0)
1 / 5
43 (% 28,29)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
1 / 5
53 (% 33,33)
0 / 5
42 (% 27,63)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 5
6 (% 3,77)
0 / 5
7 (% 4,61)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak alea.eus webgunean

Hauek izan dira Moredako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[9]
Maria Soledad Bujanda Pellejero[9][10][4][11] 1979 1983 Electores Independientes de Moreda[4]
Pedro Larrion Ceballos[9][4] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria San Juan Garcia[9] 1987 1991 Euskadiko Alderdi Sozialista
Maria Pilar Ceballos Chasco[9] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eugenio Jimenez Ibañez[9] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Jose Los Arcos Bujanda[9] 1999 2003 Alderdi Popularra
Angeles Garcia de Jalon Marauri[9] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Miriam Garrido Remirez de Ganuza[9][12] 2007 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Miguel Angel Bujanda Fernandez[9][13] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Miriam Garrido Remirez de Ganuza[9][13] 2015 2019 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Miguel Angel Bujanda Fernandez[9][13] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Mara Garcia Diaz de Cerio[14] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilar Guardia
Moreda Arabako udal pilotalekua.
Santa Maria eliza.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Otsailaren 5an, Agate Deunaren egunean Andre Maria Beltzaren eguna ospatzen da, XVI. mendean sortutako tradizioa.
  • Martxoan Arabako Olioaren jaia[15]
  • Pazko-igandean Judasen erretzea ospatzen da, gaitzak aldentzeko asmoz. Sinesmen paganoetan oinarritutako festa da.
  • Abuztuaren 15ean Jasokundeko Andre Mariaren jaiak ospatzen dira.
  • Abuztuaren 16an San Roke Suak pizten dira.
  • Urriaren 22an Birjinatxoak (Las Virgencitas) ospatzen da Santa Nunilo eta Alodiaren omenez[16]. Prozesioa da ekintza nagusia[17].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri txikia izan arren kultur ondare aberatsa du. Armarriak, puntu-erdiko arkuak eta eguteran dauden galeria ugari daude eraikinetan[18].

Moredar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c d «Moreda de Álava» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  5. Arabako herri izendegia
  6. «moreda de alava» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  7. a b alkure. «Ondarea» Ayuntamiento de Moreda de Álava - Moreda Arabako Udala (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  8. (Gaztelaniaz) «Oro líquido vasco: En Moreda de Álava elaboran 42.000 litros de aceite» EITB 2019-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  9. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  10. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  11. (Gaztelaniaz) «“Moreda es un ejemplo en la evolución de la igualdad”» Diario de Noticias de Álava 2023-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  12. (Gaztelaniaz) «Entre viñedos, cafés y galardones» El Correo 2009-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  13. a b c (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  14. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  15. alkure. «Arabako Oliba-Olioaren Jaia» Moreda Arabako Udala (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  16. alkure. «Birginatxoak (Urriak 22)» Moreda Arabako Udala (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  17. Procesión Nunilo y Alodia en Moreda de Alava. (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  18. r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-09-18). «Moreda» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  19. Kultura Ondasun izendapena EHAAn
  20. Monumentu izendatzeko erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
  21. «Chasco Oyón, José Ángel» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa