Montjuïceko Igoera
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1964 | ||
Ekitaldi kopurua | 44 (urtea: 2007) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Aza) | ||
Mota | Defunct cycling race | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Espainia | ||
Lekua | Bartzelona | ||
Antolatzailea | Esport Ciclista Barcelona | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Daniel Moreno | ||
Garaipen gehien lortu duena | Eddy Merckx (6 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Montjuïceko Igoera (“Escalada a Montjuic” edo “Subida a Montjuic” bezala ezaguna), urrian Katalunian jokatzen zen txirrindularitza lehiaketa bat zen, txirrindularitza profesionalaren denboraldiari amaiera ematen ziona.
Lasterketa hau, l'Esport Ciclista Barcelona elkarteak antolatuta, 1965etik 2007ra ospatu zen. Proba Montjuïc mendiko zirkuitu batean jokatzen zen. Hainbat mailatan banandurik: beteranoak, emakumezkoak, 23 urtez azpiko elitea, kadeteak, juniorrak eta profesionalak, baita itsuentzako tandemeko proba bat ere. Nazioarteko proba profesionala bi sektoretan jokatzen zen, bata lineako lasterketa eta bestea erlojupekoa.
Ospe handiko proba izan arren, nazioarteko karrera profesionala, urte gehienetan, ez zen ofiziala izan. 1996 arte, 1.4 mailan sartu zelarik. 1999an egun bakarreko etapakako lasterketetarako kategoria berezi batera pasatu zen: 1.S. 2005ean, UCIk zirkuitu Kontinentalak sortu zituenetik, UCIko Europe Tourreko barnean zegoen, 1.2 kategorian (profesionalen azken kategoria). Hori zela eta, UCI ProTeam mailako taldeek honako kategoriako lasterketetan parte hartzerik ez dutenez, eta lasterketak bi urtez jarraian araua bete ez zuenez, UCIren lasterketen egutegitik baztertua izan zen, 2007ko azken edizioan lasterketa ez ofiziala izatera pasatuz.
Eddy Merckx da garaipen gehien lortu zituen txirrindularia (6 aldiz), bigaren postuan Marino Lejarreta dago, bost garaipenekin.