Edukira joan

Moeris

Koordenatuak: 29°27′13″N 30°34′51″E / 29.45361°N 30.58083°E / 29.45361; 30.58083
Wikipedia, Entziklopedia askea
29°27′13″N 30°34′51″E / 29.45361°N 30.58083°E / 29.45361; 30.58083
Moeris lakuaren marrazkia. XIX. mendeko grabatua

Moeris edo Meris (antzinako grezieraz: Μοἵρις) antzinako idazle greziarrek Egiptoko gaur egungo El Fayum eskualdeko laku bati emandako izena da, laku honen urak, K. a. XIX. mendean erregulatu zirelarik, Egiptoko Inperio Ertaineko XIX. dinastiako faraoi izan zen Amenemhat III.aren erregealdian. Gaur egun, ur gazizko laku bat da, txikiagoa, Birket Qarun deitua.

Antzinako egiptoarrek emandako izena mer-uer zen, "laku handia. Beste izen batzuk ere jaso zituen. Honako hauek, adibidez: "Osirisen lakua", "laku garbia" edo "Lakua". Herodotok, nork K. a. V. mendean bisitatu zuen, Meris deitu zuen. Gaur egungo eskualdearen izenak, El Fayum izenak, alegia, "Itsasoa" esan nahi du, antzinako izenak gogoraraziz.

Eskualdean, jendea jada historiaurrean bizi zen arren, Inperio Ertainean kolonizatu zen eskualde hau sistematikoki, lurreko eremurik emankorrenetako bat bihurtuz, Egiptoko XII. dinastiaren garaian, eremu ereingarri erraldoi bat sortzea ahalbidetu zuten bideratze lanak hasi zirenean.

Lakuaren ingurua, lur zingiratsuz osatua zegoen, eta nekazaritza lur bihurtzeko, drainatu eta Niloren emaria erregulatu behar izan zen, eta hori izan zen Amenemhat III.a faraoiaren teknikoen lorpen handia, antzinateko mundu osoa harriturik utzi zuen kanal sare erraldoi bat egin zutenak. Herodotok honela deskribatzen du:

« Labirintoa hain lan handi eta aberatsa izan arren, are miresmen gehiago pizten du Meris deitzen duten aintzirak, labirintoa, laku honetatik gertu eraiki zelarik. Aintzirak, 3.000 estadioko zirkunferentzia du, hirurogei schenoren baliokidea den neurria, Egiptoko kostaldeak duen neurri bera, Iparraldetik Hegoaldera doa, eta, punturik sakonenean 50 orgiako sakonera du. Bere kabuz, eskuz egina eta artifiziala dela adierazten du. »


« Eskualde osoan, lurra hain idorra eta ur gabekoa izaki, ura, ezin da aintziran bertan jaio, baizik eta bertara, Niloko kanal batetatik ekarria izan dela, eta, hain zuzen ere, ibaitik aintzirara igarotzen da sei hilabetez, denbora horretan, arrantzak, altxor publikoari egunero hogei mina ematen dizkiolarik, eta aintziratik irtetzen da beste sei hilabeteetan, altxor publikoari berari, egunero, zilarrezko talentu bateko mozkina ematen diolarik. »
Herodoto

Amenemhat III.ak, lakutik gertu, eraikin multzo handi bat eta nekropoli handi bat ere eraiki zituen, Dahshurren zegoena bertan behera utziz. Herodotok, tokia bisitatu zuena, "Labirintoa" deitu zuen, multzoaren handitasuna eta konplexutasunagatik. Ondorengo egiptoarrek, bere oroitzapena ohoratzeko, jainkoa bailitzan gurtu zuten Antzinako Egiptoren historia amaitu zen arte.

Hawarako piramidearen eta Labirintoaren hondakinak
« Errege izanez, beraz, halako batasunarekin, monumentu bat guztien izenean uztea erabaki zuten, eta asmo honekin eraiki zuten labirintoa, Meris lakua baino haratuago, Krokodiloena deritzon hirirantz. Neure kabuz ikusi nahi izan nuen, eta esaten eta aldarrikatzen dena baino askoz handiagoa iruditu zitzaidan. Ausartuko naiz esaten, greziarren harresi, gotorleku eta beste eraikin batzuk zeharkatzen dituen edonork, euren handitasunaz harrotzen direnak, ez duela aurkituko bakar bat bera ere guzti horien artean, labirintoak baino lan eta diru gutxiago behar izan ez duenik. »

Herodoto.

Zoritxarrez, tokiko hezetasun handiak eta gizakiaren suntsipenak, Amenemhatek eraikitako piramidearen hondarrak baino ez zituen utzi, baina ez zen ia ezertxo ere geratu, Herodoto horrenbeste harritu zuen Labirintoaz.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]