Edukira joan

Modica

Koordenatuak: 36°52′02″N 14°45′41″E / 36.8672°N 14.7614°E / 36.8672; 14.7614
Wikipedia, Entziklopedia askea
Modica
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Ragusa
Posta kodea97015
ISTAT kodea088006
HerriburuaModica
Geografia
Koordenatuak36°52′02″N 14°45′41″E / 36.8672°N 14.7614°E / 36.8672; 14.7614
Map
Azalera292,37 km²
Altuera296 m
MugakideakBuscemi, Giarratana, Noto, Palazzolo Acreide, Pozzallo, Rosolini, Ispica, Ragusa eta Scicli
Demografia
Biztanleria53.503 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.027 (2018)
Dentsitatea183 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0932
Ordu eremuaUTC 01:00 eta UTC 02:00
Hiri senidetuakAltamura
Katastro kodeaF258
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaRG
comune.modica.rg.it

Modica (sizilieraz: Muòrica) Ragusako probintziako hiri bat da, Sizilian, Iblei mendietan kokatuta. Noto haranaren beste tokiekin batera, UNESCOk aitortu zuen Gizateriaren Ondarea.

Grezia Handia

Tuzididesen arabera, hiria K.a. 1360an edo 1031n fundatu zen eta K.a. VII. mendean sikuloak hemen bizi ziren. Seguruena, Sirakusaren menpeko hiri bat zen. Erromatarrek Modica, Sirakusa eta Sizilia osoa okupatu zituzten kartagotarren kontrako Egada uharteetako gudaren ondoren, Lehen Gerra Punikoaren amaieran (K.a. 241). Modicak decumano[oh 1] kategoria zuen beste 35 hirirekin batera erromatarren botereari berez men egin ziolako. Verres[1] pretorrak zapaldu zuen. Hiri hau burujabeko municipium bilakatu zen nolabaiteko garrantziarekin. Pliniok eta Ptolomeok hiri hau aipatu zuten uharteko beste batzuen artean, Ibilbideetan agertzen ez bada ere. Rabenako geografoak, Silio Italikok[2], berriro aipatzen zuen beste Siziliako hiri batzuen artean, Netum-ekin (gaurko Noto Antica) elkartzen du, auzikideak zirelako[3]. Siziliako hego-ekialdearen eta Modikaren kristautasuna (germaniar historialariaren arabera, L. Hertling) goiztiarra zen. Sirakusako elizbarrutiak dioenez, San Paulok fundazio apostoliko bat egin zuen K.o. 61ean[4].

Zenbait mende geroago, 535. urtean, Bizantziar jenerala Belisariusek, ostrogodoak egotzi ondoren, Justiniano I.aren Ekialdeko Erromatar Inperioaren gobernua ezarri zuen (Bizantziar Inperioa). Grekerazko hiztunek eutsi zioten beraien kulturari XI. mendean normandiarrek latinizazioa inposatu arte. 845. urtean, arabiarrek Modica okupatu zuten, Mudiqah deitu ziotenari. 1091an, Modica eta Notoko harana normandiarren esku erori ziren, Hautevilleko Rogerrek zuzenduta.

XIII. eta XIV. mendeetan, espainiar menpean egon zen Gualtieri kondeen familia agintaria zelarik. Titulu hau eta estatusa sei familia italiarrek jarauntsi zituzten hurrenez hurren, Mosca, Chiaramonte, Cabrera, Enríquez (Gaztelako Almiranteak eta Medina de Riosecoko dukeak), Alvarez, eta azkenean, Fitz-James Stuart. Hala ere, azken hiru dinastien konde tituluek garrantzia eta boterea galdu zuten; beraz, Modica, Siziliako gainerako lurraldeak bezala, Espainiako erregeordeak Palermotik gobernatu zuen.

1296an, Modica eskualdeko hiriburua bilakatu zen. Chiaramonte familiarekin, Siziliako hegoaldearen heren bat kontrolatu zuenarekin, estatu erdi burujabe bat bilakatu zen. Txanpon-etxea eta beste pribilegio batzuk zituen (ikusi Modicako konderria).

Aro Modernoko gertaerarik larriena 1693ko lurrikara izan zen, Notoko haran guztia suntsitu zuena eta, zenbait neurritan, Modica ere.

Aro Garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean, Sizilia Vienatik gobernatu zen. XVIII. mendearen amaieran eta XIX. hasieran, Bi Sizilietako Erresumaren parte bat izan zen, zeinen hiriburua Napolin baitzegoen. 1860an, Italiako hiria bilakatu eta 1926ra arte bere eskualdeko hiriburua izan zen.

Toki interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendeetan zehar, hiria, Modica Garaiak eta Modica Beheak osatzen zuten. Azken mendean, hiria zabaldu da auzo berriak agertuz, hala nola, Modica Sorda (Sacro Cuore), Monserrato eta Idria, azken hauek Modica modernoan. Hiriko zonalde zaharra eta berria konektaturik daude Guerrieri zubiarekin, (126 metroko garaiera). Hondamendi naturalak badira ere, 1613ko eta 1693ko lurrikarak, 1833ko eta 1902ko uholdeak, Modicak italiar barroko estiloko Siziliako eraikinik politenak dauzka. Val di Notoko barroko berantiarreko hirietatik parte hartzen du. Hiri hauek UNESCOk gizateriaren ondarea aitortu zituen 2002an.

San Jurgiren katedrala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Jurgiren katedrala.

Katedral hau San Jurgiri, hiriko patroiari, eskainita dago. Katedrala 1693ko lurrikararen ondoren berreraiki bazen ere, bere jatorria Erdi Aroan kokatzen da. San Jurgiren katedrala Siziliako zonalde honen barroko berantiarraren sinboloa da. Eliza honen domumentuak parrokiako artxiboan daude, adibidez aita santuaren kantzelaritzako bat, baina bere lehenengo eraikuntza, Paternok egin zuen, Roger de Altavilla kondearen aginduz, arabiarrak Siziliatik egotzita izan ondoren 1090. urtearen inguruan. Itzelezko aurrealdea eta dorrea 1702an eraiki ziren, baina amaierako koroatzea 1834an bukatu zen. Harmailadi eszenografikoa,164 mailadikoa, 1818 egin zen. Elizaren barruan, San Jurgi eta San Hipolitori eskainita dagoena, mires daiteke XIX. mendeko egundoko organoa; Toskana eskolako La Asumpta pintura manierista Filippo Paladinirena (1610); XVI. mendeko Carlo Canek taulan egindako Natibitatea pintura; 1511koa da Elurretako Ama Birjinaren marmolezko estatua Maccini eta Berrettaro taillerrekoa; aldare nagusiko poliptikoa, 1513an pintatuta eta hamar taulaz osatuta dagoena, Kristo bizitzaren eszenak edukitzeaz gain, baditu San Jurgiren eta San Martinen pasarteak ere.

Jesusen Santa Mariaren komentua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jesusen Santa Mariaren komentuaren klaustroa.

Jesusen Santa Mariaren eliza (1478-1481) eta erantsitako komentua (1478-1520), Monumentu Nazionala aitortuta daude. Frantziskotar Txikiak Obserbanteen jabetza zenak borroko berantiarraren bi ordenetako klaustro ederra du, apaindutako zutabeekin.

Eliza eraiki zen beste aurreko frantziskotar elizaren gainean. Joana Ximenes de Cabrera kondesak erreformak ordaindu zituen 1481ean bere alabaren eta Fradrique Enriquezen (Fernando Katolikoaren lehengusua) ezkontza ospatzeko. Zoritxarrez, komentua eta eliza ez dago bisitarik, komentua 1865etik gartzela delako. Modicak Espainiarekin zuen lotura ikusgai dago Cabrera eta Enriquez kondeen klaustroko armarrian.

Done Petriren eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modica Behean kokaturiko eliza honen aurrealdeak siziliar barroko estiloko 49 metroko garaierako kanpandorre bat du. Sirakusako gotzainaren araberako dokumentu batean, eliza 1396an existitzen zen. Hori dela eta, elizaren eraikuntza 1350 inguruan izan zen. Denborak eta lurrikarek berrikuntzaren bat edo beste behartu zuten, baina zenbait parte kontserbatu dira, adibidez Sortzez Garbiari eskainitako alboko kapera. Harmailadiak, hamabi apostoluekin, aurrealde soilera darama. Barruan Ama Birjinako bi marmolezko estatua daude, bata Trapaniko Ama Birjina (1470) eta bestea Sorospeneko Ama Birjina (1507). Zutargi zentrala, aldare nagusiaren gainean eskegirik, Muranon egindako beirazko lana da. Ikusgarria da ere 1924an inauguratutako organo erraldoia.

Modicako kondeen gaztelua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Modicako kondeen gaztelua.

Gaztelu honek, harkaitz baten gainean eraikitakoak, aspaldidanik Modicako konderriaren botere politikoa eta administratiboa irudikatu du. Eraikuntza honek funtzio ezberdinak izan ditu: presondegia, gotorlekua, eta kondeen eta gobernadoreen egoitza. Hemen justizia ematen zen eta kargu guztien egoitza izan zen 1865era arte. Italia batu zenean, erlijio-ordenak egotzi ziren komentu eta monasterioetatik. Gaztelua behin betiko abandonaturik, ofizio guztiak libre zeuden komentuen artean banatu ziren.

Munumentu ikuspegitik, gaztelua gotorlekua izateko jaio zen. Behin eta berriz berriztu zen VIII. eta XIX. mendeen artean. Kokatuta dagoen tokia oso defendagarria zen, hiru zonaldetan horma bertikalak zituelako. Kanpoaldean, XIV. mendeko dorre poligonalak irauten du. Barneko patioan bisitagarriak dira Erdi Aroko kartzelak, harrian induskatutakoak. Gaur egungo Madonna del Medagliereko eliza San Leonardoko elizaren hondarretatik sortu zen. San Cataldo elizari dagokionez, ezer gutxi geratzen da. Harresiaren parterik handiena 1693ko lurrikaran erori eta beste bat lurrera bota zen zonaldeko garapen urbanistikorako. Harresiz inguratutako barrutitik, bost dorreetatik eta lau ateetatik hondakinak baino ez daude.

  1. Honako hiri hauek dekuma izeneko zerga ordaindu behar zien Erromari

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zizero, In Verrem, 1, III, 51
  2. Plin. III. 8. § 14 ; Ptol. III. 4. § 14; Geogr. Rav. V. 23.
  3. Sil. Ital. XIV. 268.
  4. Apostoluen aktak 28:12

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]