Mixel Etxebest
Mixel Etxebest | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017ko urtarrilaren 23a - Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en)
2014ko apirilaren 4a - 2020ko uztailaren 3a Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en)
2014ko martxoaren 30a - 2020ko maiatzaren 17a Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Maule-Lextarre, 1961eko urriaren 8a (63 urte) | ||||||
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | enpresaburua, politikaria eta enpresa exekutiboa |
Mixel Etxebest[1] (Maule-Lextarre, 1961eko urriaren 8a -) Euskal Herriko enpresaburu eta politikaria da. 2008tik 2020ra Maule-Lextarreko auzapeza izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria Gotaine Berrueta etxean duen familia nekazari bateko kidea da; nekazaritza ikasketak egin zituen eta amaitu ostean ardien hazkuntzari ekin zion. Euskaltzale, gau-eskoletan irakaslea izan zen eta Seaskan inplikatu zen. Lasterka Maulen elkarteko kidea da.
Artzainak lantegi taldeko burua izateagatik ezagun egin zen;[2] arlo ekonomikoan Herrikoa elkarteko presidentea ere bada.[3] Tokiko politikan aspalditik sartu zen; 1999an zerrenda abertzalean eta beste birritan hautagai izan ostean (2002an bere zerrendako zinegotzi bakarra izan zen), 2008an Maule-Lextarreko auzapez kargua hartu zuen Agir ensemble pour Mauléon zerrenda independentearen izenean. Taldeak ez zuen etiketa politikorik eta sentsibilitate desberdinak bildu zituen, haien artean zerrendarik aurkeztu ez zuen eskuin frantseszalearena; Etxebesten taldeak zinegotzi guztiak lortu zituen. Urte horretan Euskal Herriko herrialdeetako hiriburuetako alkateen artean euskaldun bakarra zen. 2011n Hautetsien Biltzarreko lehendakariordea bihurtu zen,[4] eta 2017an Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenean Elkargoko 15. lehendakariordea eta ekonomia eta lurralde garapeneko batzordeko burua izan zen hautatua.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaraz hala idatzi dute erreferentzia ugarik; euskaraz Michel Etxebest ere topa daiteke. Frantseserako sortutako grafiaren arabera Michel Etchebest.
- ↑ Les 100 qui font bouger le Pays Basque, L'Express, 2001eko otsailaren 15a.
- ↑ Philippe Etxegorriren bloga.
- ↑ Mozione bat Eüskal-Herriko Haütesien partez, Xiberoko Botza, 2011ko azaroaren 14a.
- ↑ «Beñat Arrabit izanen da hizkuntza politikaren buru Euskal Elkargoan» Berria 2017ko otsailaren 15a.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Agir ensemble pour Mauléon zerrendaren webgunea.
- Elkarrizketa interneten.