Mitridates V.a Partiakoa
Itxura
Mitridates V.a Partiakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Partia |
Heriotza | 140 ( urte) |
Familia | |
Aita | Pakorus II.a |
Seme-alabak | |
Leinua | Partiako arsaziar dinastia |
Jarduerak | |
Jarduerak | erregea |
Mitridates V.a Partiakoak Partiar Inperioaren mendebaldea gobernatu zuen 129 eta 140 artean. Aurreko erregea izan zen Osroes I.aren anaia zen. Trajano erromatar enperadoreak 116an Mesopotamia inbaditu zuenean, berak eta bere seme Sanatruzes II.ak errege diadema hartu zuten, baina garaituak izan ziren. Osroes I.a 129an hil ondoren tronuratu zen, eta borroka jarraitu zuen Vologeso III.a errege arerioarekin. Komageneri eginiko eraso batean hil zen 140an. Mitridates V.ak oinordeko bezala bere seme Sanatruzes izendatu zuen, baina hau erromatarren aurkako borroka batean erori zen. Bere beste seme bat, Vologeso IV.a bihurtu zen Partiako errege Vologeso III.a 147an hil ondoren.