Edukira joan

Mitra (jainkoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mitra (jainkoa)
Mitraismo eta Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaمیترا
Sexuagizonezkoa
BaliokideakMithras (en) Itzuli eta Mithra (en) Itzuli
Artikulu hau indo-irandar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mitra».

Mitra (avesteraz: 𐬀𐬭𐬚𐬌𐬨, Miθra; antzinako persieraz: 𐎷𐎰𐎼‎, Miθra) Argiaren jainkoa indo-irandarren mitologian, hala Indiako Vedetan nola Persiako Avestan ezaguna. Mitrak zezena hiltzeko agindua hartu zuen Eguzki jainkoarengandik. Gogoz kontra, baina agindua bete zuen, eta orduan, mirari handi bat gertatu zen: zezena ilargi bihurtu zen; jainkoaren soingainekoa ortzi, planeta eta izarrez horniturik; isatsetik eta odoletik laboreak eta mahatsa jalki ziren, eta ernalkinetatik, munduko izakiak oro biziaraziko zituen hazi sakratua. Gauza guztiak sortuak ziren, baina bat-bateko argiak ilunpeko izakiak ere iratzarri zituen: sugea, luhartza, eta beste piztia batzuk. Haiek zezenari eraso zioten, eta hala hasi zen Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka.

Mitraren gurtza Indiatik mendebaleko muturreraino hedatu zen (Galia, Britainia Handia, Iberiar penintsula). Alexandro Handiaren garaipenaren ondoren, heleniar mundura hedatu zen, nahiz eta haren gurtza ez zen gehiegi zabaldu, etsaien jainkoa baitzen. Gero, jatorrizko ezaugarriak anitz aldaturik, Erromako Inperioaren lurraldeetara hedatu zen, erromatar armadako soldaduen bidez, bereziki.

Konstantino Handia enperadoreak Mitra jainkoaren gurtza hartu zuen babesle, kristautasuna besarkatu baino lehen. Mitrak zabalkunde handia hartu zuen Erroman III. mende amaieran, ekialdetik soldaduek ekarria segur aski, eta Vatikano muinoko arroka batean zuen haren gurtza lekua. Pixkanaka eraikinak altxa zituzten arroka horren inguruan. Mitra abenduaren 25ean jaio zen Erromako kondairaren arabera, kristautasuna ofizial egin zenean Kristoren jaiotzaren eguntzat hartu zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]