Miren Guillo
Miren Guillo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1983 (40/41 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Mari Luz Esteban |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta antropologoa |
Miren Guilló Arakistain (Elgoibar, 1983) Donostian bizi den Gizarte Antropologoa da. UPV/EHUn irakaslea da Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean. AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. Osasuna, gorputza eta afektuak, epistemologia feministak eta gizarte-mugimenduak ikertzen ditu. Mugimendu feministako kidea da. [1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketa Feminista eta Generokoetan doktorea (EHU, 2020) da, Gizarte eta Kultur Antropologian (EHU, 2012) eta Pedagogian (UPV/EHU, 2006) lizentziatua, eta Gizarte Hezkuntzan (UPV/EHU, 2004) diplomatua. Doktore-tesia Hilekoaren politika eta kultura alternatiboen etnografia bat: genero-konfigurazioak, gorputz ahalduntzea eta ezagutza kolektiboak izan zen, Micaela Portilla saria eta Doktorego sari berezia jaso zituelarik. [3] Atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egin ditu: UC Berkeley (2012), UC San Diego (2013) eta Ljubljanako IRSA (Inštitut za razvojne in strateške analize- Institute for depelopmental and strategic analysis) ikerketa-zentroan (2014).[1]
Ikerketa-ildoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputzaren teoria soziala eta afektuak, medikuntzaren antropologia, epistemologia feministak eta gizarte mugimenduak dira Guillóren ikerketa-ildo nagusiak. Era berean, bere ibilbide akademikoa eta soziala prozesu kolektiboekiko, desberdinkeria sozialekiko eta memoriarekiko duen interesek zeharkatu dute. 2008-2020 artean hilekoaren politikak eta genero-harremanak ikertu ditu, gorputz-antropologiatik abiatuz. Hilekoaren esanahi biomedikoak eta kultural nagusiak aztertzeaz gain, horiei erantzuten dieten politika eta kultura alternatiboak aztertu ditu; ikuspegi hegemonikoa auzitan jarri eta irudikapen zein iruditegi alternatibo berriak bilatzen dituzten ekintza eta gorputz-politikak. Hala, proposamen eta testuinguru horietan gertatzen diren eztabaida feministak, genero-konfigurazioak eta -harremanak ikertu ditu, berriemaileen bizipenak eta praktikak prozesu etnografiko sakonaren abiapuntutzat hartuz. Era berean, prozesu horietan harremanek eta afektuek duten garrantzia, aldaketarako sozializazioak zein ezagutzak sortzeko modu kolektiboak ere behatu ditu. Analisi honen testuinguru zientifikoa, bereziki, gorputzaren teoria sozialaren, medikuntzaren antropologiaren eta teoria feministaren bitartez ehundu du. Horren bitartez generoari, osasunari, kontsumoari eta politikari loturiko zenbait gizarte-aldaketa orokorragoak arakatu ditu. [3][4]
« | Gizarte batean non hilekoa den zerbait ezkutatu behar dena, odola bisualki erabiltzea arau bat haustea da. | » |
—Miren Guillo |
Mugimendu sozialen arteko aliantzak eta parte-hartze politikorako espazio kolaboratiboak aztertu dituzten zenbait ikerketa proiektu kolektiboetan parte hartu du, besteak beste, Emakumeen etxeak edota pandemiak gizarte-mugimenduetan izan duen eragina aztertuz. [5] [6] [7]
Bere ibilbidean beste interes-eremu bat festa-eremuetako espazio eta politiken analisi antropologikoa izan da. 2015eko uztailean Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroetan egin zen Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari ikastaroaren jarraipena izango zen Festak, genero-harremanak eta feminismoa: Begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak liburuan 37 egileren ekarpenak koordinatu zituen 2016an. Bertan indarkeriarik gabeko jaiak eta guztien plazera erdigunean jarriko duten festak errealitate izateko gakoak aztertzen dira:[8]
« | Festak, batetik, badira ordena soziala mantentzeko: errituek askotan horretarako balio dute, ordena eta hierarkiak indartzeko. Baina, era berean, festak aukera ematen du eguneroko martxan nagusi diren baldintzak iraultzeko: jaiak badu disidentzia gaitasun bat, nabarmena. | » |
—Miren Guillo |
Itsaspeko bihotzak egitasmoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedagogiaren arloan ere lan egin izan du, gogoeta pedagogikoa eta hezkuntza-praktikak, generoa eta gorputza uztartzen zituzten hainbat proiektu eta elkartetan. 2014ean Guillók Aitziber Alonso eta Mireia Delgadorekin batera diseinatu eta zuzendu zuen Galtzagorriren Itsaspeko bihotzak irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gain, hezkidetza eta pedagogia feministak lantzea helburu duen aretoa, euskarazko haur literatura oinarri hartuta.[9]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sangre y resistencia. Políticas y culturas alternativas de la menstruación. Bellaterra, 2023. [10]
- La antropología feminista como desafío. Bellaterra, 2023 (Mari Luz Esteban eta Miren Guilló, koord.) [11]
- Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak. UEU, 2016. [12]
- Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian. Egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriak.(Gassó, Guilló, Zabalo, Luxán, Arana, Bárcena) UPV/EHU, 2022.
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Challenging Menstrual Normativity: Nonessentialist Body Politics and Feminist Epistemologies of Health, 2020.[13]
- Una aproximación etnográfica a las relaciones entre espiritualidad, género y salud. Institut Català d'Antropologia, 2020.[14]
- Habitar lo imponderable. Espiritualidades contemporáneas y lecturas alternativas de la menstruación. Bellaterra, 2018.[15]
- Hilekoaren antropologiara hurbilketa: odolaren arau eta politikak, UEU, 2017.[16]
- HGL (haur eta gazte literatura) eta genero-berdintasuna, Behinola aldizkaria, 2015. [17]
- Mujeres jóvenes y menstruación. Contracultura y resignificación del ciclo menstrual en el País Vasco. URV, 2014.[18]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Guilló Arakistain, Miren | AFIT. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuando el agresor es compañero de militancia» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ a b Guilló Arakistain, Miren. (2020-03-06). Hilekoaren politika eta kultura alternatiboen etnografia bat: genero-konfigurazioak, gorputzahalduntzea eta ezagutza kolektiboak. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ Iribarren, Maddi Ane Txoperena. ««Hilekoak erakusten digu biomedikuntza androzentrikoa dela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik. UPV/EHU ISBN 978-84-1319-249-9..
- ↑ Esteban, Mari Luz, Guilló Arakistain Miren, Luxán Marta. (2022). «Ethnography of the kitchen: The Women’s House, a space for feminist alliance and intercultural encounter» Ethnography (SageJournals): Https://journals.sagepub.com/doi/abs/10.1177/14661381211073122. ISBN https://doi.org/10.1177/14661381211073122..
- ↑ Marta Barba Gassó (aut.), Miren Guilló Arakistain (aut.), Julen Zabalo Bilbao (aut.), Marta Luxán Serrano (aut.), Edorta Arana Arrieta (aut.), Iñaki Bizente Barcena Hynojal (aut.). (2021). Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian. Egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriak. UPV/EHU ISBN 978-84-1319-438-7..
- ↑ Iraola, Arantxa. ««Lan garrantzitsua da plazera erdian jarriko duten jaiak irudikatzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ «Itsaspeko bihotzak. Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ Guilló Arakistain, Miren. (2023). Sangre y resistencia. Políticas y culturas alternativas de la menstruación. Bellaterra ISBN 978-84-19160-34-8..
- ↑ Mari Luz Esteban, Miren Guilló Arakistain. (2023). La antropología feminista como desafío. Bellaterra Edicions ISBN 978-84-19160-38-6..
- ↑ Festak, genero-harremanak eta feminismoa : begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak. Udako Euskal Unibertsitatea 2016 ISBN 978-84-8438-607-0. PMC 1055859946. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ (Ingelesez) Guilló-Arakistain, Miren. (2020). Bobel, Chris ed. «Challenging Menstrual Normativity: Nonessentialist Body Politics and Feminist Epistemologies of Health» The Palgrave Handbook of Critical Menstruation Studies (Springer): 869–883. doi: . ISBN 978-981-15-0614-7. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ Arakistain, Miren Guillo. (2020). «Una aproximación etnográfica a las relaciones entre espiritualidad, género y salud» Quaderns de l'Institut Català d'Antropologia (36): 21–36. ISSN 0211-5557. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ Arakistain, Miren Guillo. (2018). «7. Habitar lo imponderable: espiritualidades contemporáneas y lecturas alternativas de la menstruación» Etnografías feministas: una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca, 2018, ISBN 978-84-7290-859-8, págs. 183-208 (Edicions Bellaterra): 183–208. ISBN 978-84-7290-859-8. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ Loinaz, Iñaki Alegria; Nuñez, Ainhoa Latatu; Ibarra, Miren Josu Omaetxebarria; Zaratiegi, Patxi Salaberri. (2017-05-07). II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea. UEU ISBN 978-84-8438-630-8. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ López, Amelia Barquín; Leonet, Gema Lasarte; Arakistain, Miren Guillo. (2015). «HGL eta genero-berdintasuna» Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria (32): 13–31. ISSN 1575-8168. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ Arakistain, Miren Guillo. (2014). «Mujeres jóvenes y menstruación: Contracultura y resignificación del ciclo menstrual en el País Vasco» Jóvenes, desigualdades y salud: Vulnerabilidad y políticas públicas, 2014, ISBN 978-84-695-9841-2, págs. 143-165 (Publicacions URV): 143–165. ISBN 978-84-695-9841-2. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).