Edukira joan

Miramar jauregiaren parkea

Koordenatuak: 43°18′52″N 1°59′56″W / 43.31438°N 1.99891°W / 43.31438; -1.99891
Wikipedia, Entziklopedia askea
Miramar Jauregiaren parkea» orritik birbideratua)
Miramar jauregiaren parkea
Miramar parkea eta Kontxako badia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′52″N 1°59′56″W / 43.31438°N 1.99891°W / 43.31438; -1.99891
Map
Arkitektura

Miramar jauregiaren parkea edota soilik Miramar parkea Donostiako Antigua auzoan dagoen parke bat da, izen berdineko Miramar jauregiaren inguran hedatzen dena. Lorategiaren azpialdetik, Loretopea dagoen lekuan, Miramarreko tunela iragaten da.

Pierre Ducasse lorezain-paisajistak Aieteko parkean eginiko lan bikaina ondo ezagutzen zuenez, Maria Kristina erreginak Miramarko lorategia proiektatzeko aukeratu zuen.

Lursailak 70.000m2 zituen parke eta lorategirako. Hala, ingeles estiloko lorategi bat diseinatu zuen eta lurraren topografia malkartsura egokitutako paisaia naturalak birsortu zituen Ducassek.

Miramar parkearen jatorrizko proiektua (1888, oinplanoa)

Jauregiaren aurrean, iparraldean, zelai bat taxutu zuen badiako bista zoragarriak libre uzteko. Hegoaldeko fatxada aurrean beste belardi bat, leku egokia bertatik behatzeko ibarretik harantz zabaltzen den baso bat, zuhaitz ugariz landatua. Alboetan parterreak landare ziren landare ugarirekin.

Urrutiago, zuhaitz hostoerorkorren itzalguneak zeuden, giro lasai eta bakarzalea sortuz. Parkeko bidezidor kurboak Sanserreka ibarraren beste hegaleraino iristen ziren, eta goraino igotzen. Bertan zeuden behitegia eta belardi bat, non zuhaizti natural bat hazi zen gerora.

"Errege Etxeko lorezain" izendatu zuten Ducasse, baina ezin izan zuen bukatuta ikusi Miramarreko bere lana, 1892an hil baitzen, parkea inauguratu aurreko urtean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]