Edukira joan

Mikhail Fridman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikhail Fridman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakМихаил Маратович Фридман
JaiotzaLviv1964ko apirilaren 21a (60 urte)
Herrialdea Errusia
 Israel
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
BizilekuaMosku
Hezkuntza
HeziketaNational University of Science and Technology (en) Itzuli 1986)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, bankaria, ingeniaria eta Errusiar oligarka
Kidetzafirst Civic Chamber of the Russian Federation (en) Itzuli
mikhailfridmansite.com

Mikhail Maratovitz Fridman (errusieraz: Михаил Маратович Фридман; Lviv, Ukraina, 1964) Ukrainan jaiotako errusiar enpresaburu aberats eta oligarka bat da, Israelgo nazionalitatea ere baduena, jatorri juduko baita da. 2019an, bere fortuna 15.300 mila milioi dolar kalkulatu zen.

Lviv hirian jaio zen Ukrainan, familia judu batean eta nerabezarora arte, han bizi izan zen.

Baina ikasketetara Moskura joan zen, altzairu eta aleazion Institutura, eta han 1986an graduatu ondoren, 1986tik 1988ra diseinu metalurgikoko ingeniari gisa lan egin zuen Elektrostal Metalurgikan[1], makineria elektrikoko fabrika batean [2] .

Perestroika garaiko Sobietar Batasuneko azken urtretan 1988an Fridmanek Alfa-Photo sortu zuen German Khan eta Aleksei Kuzmitxev -ekin batera, argazkilaritzako produktu kimikoak inportatzen zituen enpresa bat. 1989an, hiru bazkideek Alfa-Eco eta Alfa Capital sortu zituzten . Inportazioarekin dirutzak egin ziren urte haietan, eta horren adar bat izan

1991n Alfa Bank bankua sotzea, eta Alfa Group izeneko holding bat, non akziodun nagusia den Fridman. Bankugintzaz gain, txikizkako merkataritzan eta telekomunikazioetan egin zituen erosketak eta inbertsioak 1990eko hamarkadan [3] [4] .

Finantza mundutik lehengaietara pasatzea ondo egongo zela ikusi zuen oligarketako bat izan zen, eta 1997an TNK petrolio konpainiaz jabeti zen, [5], zeina BPrekin 2003an joint venture gisa batu zuen [6]: 2012 arte Fridman TNK-BPko zuzendari nagusi izan zen [6] .

2010eko abuztuan, ustelkeriagatik inputatu zuten Espainian[7]: Espainiako enpresa teknologiko ustez arrakastatsu bat, ZED Worldwide erosi zuen Fridmanek, baina gero negoziorik gabe utzi zuela salatu zuten ZEDeko exekutibo espainiarrek, Espainiako Auzitegi Nazionalean auzia hasita. 2020an artxibatu egin zen kasua, erruduntzatik libre geratu zen Fridman[8].

Londresko Highgate auzoan Athlone House izeneko etxe viktoriarraren jabe da 2016tik (65 milioi libratan erositako etxea)[9].

Fridman erakunde publiko ugaritako kide da, besteak beste, Errusiako Gobernu Korporatiboko Kontseilu Nazionala [10] eta Errusiar Industrialen eta Enpresarien Batasuneko Administrazio Kontseiluko kidea [11] . 2001eko otsailean , Errusiar Federazioko Gobernuko Ekintzailetzarako Kontseiluko kide bihurtu zen [12] eta Errusiako Ganbera Publikoko kide hautatu zuten 2005eko azaroan [11]. Vladimir Putinen agintaldiko karguak dira hauek guztiak, aginte putinistarekin ondo konpondu izan delako erakusgarri.

2013an, LetterOne inbertsio enpresa sortu zuen Luxenburgon [13], baita L1 Energy [4] [14]. Funts hauetan Piotr Aven bankari eta oligarka du sozio, eta beren jabetza ezagun bat Euskal Herrian (eta beste toki batzuetan) Dia supermerkatu katea da[15]. 2022 urtean, Errusiak 2022an Ukraina inbaditu ostean, oligarken kontrako zigor posibleak aipatu zituenean Europako Batasunak, LetterOnen zituzten karguetatik dimititu zutela iragarri zuten Avenek eta Fridmanek[16]. Bestalde, Errusia-Ukraina gerran su-etena eskatu zuen Fridmanek[17] .

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Mikhail Fridman» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-01 data duen 191510160 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Officer Profile | Reuters.co.uk. .
  2. Alfa’s Mikhail Fridman Skirts Russian Sanctions to Invest Abroad. .
  3. Mikhail Fridman. .
  4. a b Mikhail Fridman. .
  5. Membership. Council of Foreign Relations. Retrieved 14 November 2011.
  6. a b Reuters. (2012-05-28). «TNK-BP: a troubled history» The Telegraph ISSN 0307-1235..
  7. Le milliardaire russe Mikhaïl Fridman inculpé pour corruption en Espagne. 2019-08-07.
  8. «El juez archiva la causa contra el magnate ruso Mijail Fridman por la quiebra del Grupo Zed» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  9. (Ingelesez) Garner-Purkis, Zak. (2022-03-04). «Mansions owned by Russian oligarchs including 'Billionaire Row' pad» MyLondon (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  10. AlfaGroup : About Us : Supervisory Board. .
  11. a b Mikhail Fridman | MT Profile | The Moscow Times. 2016-05-30.
  12. Biography for Mikhail Fridman - Silobreaker. 2010-10-27.
  13. Busche, Selina Williams and Jenny. LetterOne, RWE to Close Acquisition of RWE’s Dea Monday. .
  14. Mikhail Fridman: Oligarchy with all that jazz. .
  15. (Gaztelaniaz) lainformacion.com. (2022-03-02). «Quién es Mijaíl Fridman, el dueño de Dia incluido en la 'lista negra pro-Putin'» La Información (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  16. Press, Europa. (2022-03-01). «Los empresarios rusos Fridman y Aven dimiten de sus cargos como consejeros de LetterOne, grupo dueño de Dia» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  17. Two top Russian billionaires speak out against war. 2022-02-27.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.