Mikelats eta Atarrabi (eskultura)
Mikelats eta Atarrabi (eskultura) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jorge Oteiza |
Sorrera-urtea | 1935 |
Izenburua | Mikelats y Atarrabi |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Arte figuratiboa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Jorge Oteiza Museoa |
Bilduma | Jorge Oteiza Museoa |
Inbentarioa | INV 514 |
Mikelats eta Atarrabi Jorge Oteizaren eskultura bat da. 1935an egin zuen, Amerikan zela, eta bere lehen lanetako bat da. Arte figuratiboan sartzen da, oraindik ez baitzuen bere arte abstraktorako bidea hasita.
Azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikelats eta Atarrabirekin, Mari jainkosaren semeak, pieza bikoitza osatzen du, non bi pertsonai mitologikoka besarkatuta dauden euren gorputzak masa konpaktu batean batuz. Lehendabizikoak Ongia irudikatzen du eta bigarrenak Gaizkia, baina biak batuta agertzen dira forma kubiko bakar batean. Bakarrik aurpegietan topatzen dugu mugimenduaren zantzu txiki bat, lehendabizikoa aurrealdekoa eta bigarrena pixka bat alderatua. Politikoki ulertzen ari den irudia piezan bezala, aurpegiak ere eskematizatu egin dira eta funtsezko lerroez marraztua daude, begiak eta sudurra bereizten ahalbidetzen dutenak. Obra hau aurrekoa bezain estatikoa ez den arren, hemen ere piezaren proportzioak ebaki dira bloke kubiko bat sortu arte[1].
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hezitzaileentzako gida. Oteiza Museoa, 15 or. ISBN 8492276878..