Edukira joan

Mikel Unanue Calvo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unanue
Izen osoa: Mikel Unanue Calvo
Jaiotza data: 1968ko apirilaren 22a (56 urte)
Jaioterria: Donostia (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,86 m
Pisua: 95 kg
Debutatze data: 1987ko abuztuaren 1a
Debutatze pilotalekua: Zinema (Zarautz)
Erretiratze data: 2007ko abenduaren 26a
Erretiratze pilotalekua: Beotibar (Tolosa)

Mikel Unanue Calvo, pilota arloan Unanue deituraz ezaguna (Donostia, Gipuzkoa, 1968ko apirilaren 22a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Pilotari ezkerra, aurrelari aritzen zen.

Añorga Kultur eta Kirol Elkartean hasi zen pilotan jokatzen. Haurra zenetik ezker bikaina zuela erakutsi zuen. Gipuzkoako Herri Arteko Pilota txapelketa maila guztietan irabazi zuen. 1985ean 23 urtez azpiko GRAVN Txapelketan nagusitu zen. Profesionaletako estraineko partida 1987ko abuztuaren 1ean jokatu zuen, Zarauzko Zinema pilotalekuan, Enpresa Batuen eskutik. Zazpi urte geroago Asegarcek fitxatu zuen, eta enpresa horretan aritu zen pilota profesionaletik erretiratu zen arte.[1] Azken partida 2007ko abenduaren 26an, Tolosako Beotibarren jokatu zuen.

Binakako finalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1991-92 Bergara II.a - Arretxe I.a Unanue - Zezeaga 22-18 Ogeta
1994-95 Retegi II.a - Errandonea Unanue - Zezeaga 22-17 Atano III.a
1997-98 Unanue - Errasti Etxaniz - Elkoro 22-21 Atano III.a
1999-2000 Titin III.a - Lasa III.a Unanue - Errasti 22-19 Ogeta

Lau eta erdiko finalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1995 Nagore Unanue 22-18 Ogeta
1999 Unanue Eugi 22-11 Ogeta

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]