Edukira joan

Mikel Irizar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Irizar

(2017)
Topaguneko presidente

2012 - 2014
Bizitza
JaiotzaOrmaiztegi1954ko otsailaren 10a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaGazeta (Elorrio)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkargu publikoa eta bankaria

Inguma: mikel-irizar-intxausti

Mikel Irizar Intxausti (Ormaiztegi, 1954ko otsailaren 10a) euskalgintzako eragilea da. Gipuzkoako Foru Aldundian Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia izan zen 2015eko uztailetik 2017ko abendura. Euskarazko hedabideetako iritzigile ezaguna ere bada.

Biografia profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ormaiztegin jaioa izan arren, Arrasaten ari zelarik lanean Kutxa aurrezki-kutxan, Debagoieneko herri honetako euskalgintzan sartu zen buru belarri 1980ko hamarkadan. Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartearen baitan, Arrasate Press astekariaren sorreran hartu zuen parte, baita Arrasate Telebistarenean ere, 1988tik aurrera. Debagoieneko euskarazko hedabideen garapen eta hedapenak aurrera egin ahala, Arrasate Komunikabideak-eko presidente eta Goiena komunikazio taldeko arduradun eta zuzendari nagusi izan zen.[1]

Kutxaren barruan, bulegoko langilea izan zen, eta ondoren Hizkuntza Plangintzako arduradun eta baita Kutxa Fundazioaren zuzendari-ondokoa. Bankugintzan erretiroa hartutakoan, bete-betean murgildu zen euskalgintzan. 2012-2014 urteen bitartean Topaguneko lehendakari izan zen, eta baita hainbat toki komunikabidek 2012an sortu zuten Tokikom bateragunekoa ere. 2015ean joan zen Gipuzkoako Foru Aldundira, non Euskararen Zuzendaritza Nagusia izan ohi zenak, izen berria hartu zuen berarekin (Markel Olanok zuzendutako foru gobernuan): Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza. 2017a bukatzearekin batera utzi zuen kargua, arrazoi pertsonalak medio.[2]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita bost urtez Elorrioko Gazeta auzoko baserri batean bizi izan zen Mikel Irizar, eta txakolina ekoiztu zuen bertako mahastiekin. 2020a ezkero Mendraka auzoan bizi da, Elorrion bertan, baserri batean, txakolin produkzioa alde batera utzita.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Mikel Irizar, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari» diariovasco.com 20150728074248 (Noiz kontsultatua: 2018-06-08).
  2. ORAIN GIPUZKOA. (2017-12-29). Mikel Irizarren agurra. (Noiz kontsultatua: 2018-07-04).

Kanpo-loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]