Mikel Arozamena
Mikel Arozamena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1930eko abuztuaren 30a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 1976ko abenduaren 24a (46 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Parte-hartzailea
|
Mikel Arozamena Larralde (Lesaka, Nafarroa, 1930eko abuztuaren 30a - Hernani, Gipuzkoa, 1976ko abenduaren 24a) bertsolaria izan zen. Nafarroako Bertsolari Txapelketa hirutan irabazi zuen, 1962an, 1963an eta 1966an.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txiki-txikitatik bertsozale, 14 urte besterik ez zuela kantatu zuen lehenengo aldiz plazan. Hiru urte geroago, beretzat lehena izango zen Donostiako La Perla txapelketan parte hartu zuen. Geroztik, txapelketa eta lehiaketa ugaritan parte hartu zuen, hala nola Iruñean, Lesakan eta Beran, bai eta makina bat irabazi ere. Garaipen nagusiak Nafarroako Bertsolari Txapelketan lortu zituen, 1962ko, 1963ko eta 1966ko txapelak bereganatuta.[1]
1966an, Margari Sagastibeltza leitzarrarekin ezkondu eta handik urtebetera, Hernanira joan zen bizitzera, 28 urtez Astigarragan bizi izan eta gero. 1976ko maiatzean, bere jaioterriak omenaldi bat eskaini zion, eta urte bereko abenduan bihotzekoak jota hil zen, Iberdueron gidari lanetan zebilela.[1]
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Mikel Arozamena», Astigarragako Udalaren webgunea.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iriondo, Joxemari Bidegileak bilduma; Migel Arozamena
- Bertsozale.com: Migel Arozamena