Miguel Delibes
Miguel Delibes Setién (Valladolid, 1920ko urriaren 17a - Valladolid, 2010eko martxoaren 12a) espainiar kazetari eta idazlea izan zen. 1975etik aurrera Real Academia Españolako kidea izan zen. Asturiasko Printzea Saria jaso zuen 1982an, Espainiako Letren Sari Nazionala 1991n eta Miguel de Cervantes saria 1993an[1].
Bizitza eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valladolideko unibertsitateko zuzenbide doktoregoa atera zuen, eta katedraduna izan zen hiri bereko merkataritza eskolan. Hiri bereko El Norte de Castilla egunkarian lan egin zuen, bai eta, 1958tik 1963ra, kazetaren zuzendaria izan ere[2]. Ángeles de Castrorekin ezkonduta egon zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Heste lodiko minbizia zuela eta, ebakuntza egin behar izan zioten 1998an eta, 10 urte baino gehiago tumorearekin borrokan eman ondoren, 2010ean hil zen, 89 urte zituelarik.
Delibesek sarritan aitortu bezala, haren bizitzako bi pasio nagusiak literatura eta eper gorriak ehizatzea izan ziren. Kontraesankorra eman dezakeen arren, naturaren miresle eta defendatzaile handia izan zen, eta idazle moduan Gaztelako landa-ingurua sarritan islatu zuen. Haren obrak ironia eta goxotasuna nahasten diren kronika herrikoiak dira gehienetan, gaztelania aberatsez idatziak.
Hiru garai bereiz daitezke Delibesen eleberrigintzan. Lehenengoan La sombra del ciprés es alargada (1947, Alzifrearen itzala luzea da, Nadal saria) eta Mi idolatrado hijo Sisi (1953, Sisi nire seme kutuna) lanak eman zituen argitara, eleberri guztiz landuak eta subjektibismoz beteak. Bigarrenean El camino (1950, Bidea) eta Diario de un cazador (1955, Ehiztari baten egunerokoa) argitaratu zituen, obra arinak eta herrikoiak. La hoja roja (1962, Orri gorria) giza sakontasun handikoa, eta Las ratas (1963, Arratoiak) idatzi zituen ondoren. Kontakizun laburrak ere landu zituen maisuaren lumaz, esaterako, Viejas historias de Castilla la Vieja liburuan (1964, Kastilla zaharreko ipuin zaharrak, Patxi Apalategik euskaratua[3]). Bertan, eskualde horretako pertsonaiak ageri dira beren istorioak kontatzen. Delibesek arreta berezia jarri izan zion beti ahozko hizkerari. Bestalde, antzerkira ere eraman zuten Cinco horas con Mario eleberria (1967, Bost ordu Mariorekin) haren lan ospetsuenetako bat da.
Literatura lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La sombra del ciprés es alargada (1947). Nadal Saria
- Aún es de día (1949)
- El camino (1950)
- El loco (1953)
- Mi idolatrado hijo Sisí (1953)
- La partida (1954)
- Diario de un cazador (1955). Espainiako Narratiba Sari Nazionala.
- Siestas con viento sur (1957). Fastenrath Saria.
- Diario de un emigrante (1958)
- La hoja roja (1959). Juan March Erakundeko Saria.
- Las ratas (1962). Kritikaren Saria.
- Europa: parada y fonda (1963)
- La caza de la perdiz roja (1963)
- Viejas historias de Castilla la Vieja (1964)
- Usa y yo (1966)
- El libro de la caza menor (1966)
- Cinco horas con Mario (1966)
- Parábola del náufrago (1969)
- Por esos mundos: Sudamérica con escala en las Canarias (1970)
- Con la escopeta al hombro (1970)
- La primavera de Praga (1970)
- Castilla en mi obra (1972)
- La caza de España (1972)
- El príncipe destronado (1973)
- Las guerras de nuestros antepasados (1975)
- Vivir al día (1975)
- Un año de mi vida (1975)
- SOS : el sentido del progreso desde mi obra (1976)
- Alegrías de la Caza (1977)
- El disputado voto del señor Cayo (1978).
- Aventuras, venturas y desventuras de un cazador a rabo (1978)
- Un mundo que agoniza (1979)
- Las perdices del domingo (1981)
- Los santos inocentes (1982)
- El otro fútbol (1982)
- Dos viajes en automóvil (1982)
- Cartas de amor de un sexagenario voluptuoso (1983)
- La censura en los años cuarenta (1984)
- Kastila zaharreko kontu zaharrak (1985)
- El tesoro (1985)
- Tres pájaros de cuenta (1987)
- La mortaja (1987)
- Mis amigas las truchas (1987)
- 377A, Madera de héroe (1987)
- Mi querida bicicleta (1988)
- Dos días de caza (1988)
- Castilla, lo castellano y los castellanos (1988)
- Mi vida al aire libre (1989)
- Nacho, el mago (1990)
- Pegar la hebra (1991)
- El conejo (1991)
- Señora de rojo sobre fondo gris (1991)
- La vida sobre ruedas (1992)
- El último coto (1992)
- Un deporte de caballeros (1993)
- 25 años de escopeta y pluma (1995)
- Los niños (1995)
- Diario de un jubilado (1996)
- He dicho (1997)
- El hereje (1998). Espainiako Narratiba Sari Nazionala.
- Los estragos del tiempo (1999)
- Castilla habla (2000)
- Castilla como problema (2001)
- Delibes-Vergés. Correspondencia, 1948-1986 (2002)
- España 1939-1950: Muerte y resurrección de la novela (2004)
- La tierra herida: ¿qué mundo heredarán nuestros hijos? (2005). Miguel Delibes de Castro semearekin batera idatzia.
Haur literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mi primer Delibes,il. Jesús Aguado ; ["El camino" egokitua, Mariano Veloy] (2011). Lunwerg, (2011,ISBN: 978-84-9785-739-0
- Cuentos, il. Jesús Gabán. Susaeta (2001),ISBN: 84-305-3158-0
Zinemarako egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "El camino", Ana Concha, 1962.
- "Retrato de familia" ("Mi idolatrado hijo Sisí"), Antonio Giménez-Rico, 1976.
- "La guerra de papá" ("El príncipe destronado"), Antonio Mercero, 1977.
- "Los santos inocentes", Mario Camus, 1984. Canneseko Zinemaldian saritua, Francisco Rabal eta Alfredo Landa aktore protagonistak izan ziren.
- "El disputado voto del señor Cayo", Antonio Giménez-Rico, 1986.
- "El tesoro", Antonio Mercero, 1988.
- "La sombra del ciprés es alargada", Luis Alcoriza, 1990.
- "Las ratas", Antonio Giménez-Rico, 1996.
- "Una pareja perfecta" ("Diario de un jubilado"), Francesc Betriú, 1998.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Miguel Delibes idazlea hil da Bizkaie.biz
- ↑ Miguel Delibes idazle espainiarra hil da Berria.info
- ↑ Miguel Delibes: Kastilla zaharreko ipuin zaharrak Itzultzailea: Patxi Apalategi. La Primitiva Casa Baroja, 1985. Armiarma.com
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Delibes, Miguel; Mujika Aranda, Nerea (itzul.): Gaztelak dio. - Egan, 2002-3/4, 213-217.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Delibes |
- Euskarari ekarriak: Miguel Delibes Ekarriak.armiarma.eus
- (Gaztelaniaz) Cátedra Miguel Delibes Catedramdelibes.com