Michel Audiard
Michel Audiard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Michel Audiard |
Jaiotza | Parisko 14. barrutia eta rue Brézin (en) , 1920ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Dourdan, 1985eko uztailaren 28a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Montrougeko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, film-zuzendaria, gidoilaria, dialogue writer (en) , idazlea, zinema aktorea eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Pierre Michel Audiard (miʃɛl odjaʁ ahoskatua; Paris, 1920ko maiatzaren 15a – Dourdan, 1985eko uztailaren 27a) frantses idazlea, antzerkigilea eta zinemagilea izan zen.
1950eko hamarraldiaren hasieran, Audiard frantses zinemako pertsonaia nagusietako bat bihurtu zen. Bere elkarrizketak zinemako zuzendari handienen neurrira idatziak izan ziren (Jean Gabin, Lino Ventura, Jean-Paul Belmondo, Bernard Blier), eta bete-betean asmatu zuen ikusleak erakartzen. Hizkuntza lizunaren eta herri-hizkeraren maisutzat hartu izan da. Ehun bat filmetako elkarrizketak osatu zituen, besteak beste, Un taxi pour Tobrouk (1961, Taxi bat Tobroukera), Mélodie en sous-sol (1963, Melodia lurpean), L'Incorrigible (1975, Ezin zuzenduzkoa), Le Professionnel (1981, Profesionala). Zuzendari gisa ere lan egin zuen, eta 1968tik 1974ra bitartean, bederatzi film egin zituen. Film horietatik bi dira aipagarriak, Comment réussir... dans la vie quand on est con et pleurnichard (1973, Nola lortu arrakasta... bizitzan baboa eta negartia zarenean) eta Vive la France! (1973, Biba Frantzia!). 1980ko hamarraldian, zorroztasun handiko elkarrizketak osatzeko gauza zela frogatu zuen: Garde à vue (1981, Guardia badatorrela) eta Mortelle Randonnée (1983, Ibilaldi hilkorra). Garai horretakoa da, bestalde, On ne meurt que deux fois (1985, Bitan bakarrik hiltzen da). Umore handiko literatura-lanak idatzi zituen, Le P'tit Cheval de retour (1975, Itzulerako zaldi txikia), eta baita emozio handikoak ere, La Nuit, le jour et toutes les autres nuits (1978, Gaua, eguna eta beste gau guztiak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Audiard |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.