Edukira joan

Meseko zubia

Koordenatuak: 42°06′52″N 19°34′30″E / 42.11448°N 19.574976°E / 42.11448; 19.574976
Wikipedia, Entziklopedia askea
Meseko zubia
Kokapena
Estatu burujabe Albania
Albaniako konderriaShkodër konderria
Municipality of AlbaniaShkodër municipality
Koordenatuak42°06′52″N 19°34′30″E / 42.11448°N 19.574976°E / 42.11448; 19.574976
Map
Arkitektura
Materiala(k)harria
Dimentsioak108 (luzera) m
Gurutzatzen duKir (en) Itzuli
Ondarea

Meseko zubia (albanieraz: Ura e Mesit) Albanian dagoen arku-zubi bat da, Shkodër hiritik bost kilometrotara dagoen Mes herrixkan[1].

Postribë eskualdean kokaturik dagoen monumentua da eta mundu osoko turistak jasotzen ditu, zubiak ezezik inguruan duen ikuspegiak erakarrita[2]. Albaniako monumentu ondare kulturala da.

XVIII. mendean eraiki zuen Kara Mahmud Pashak, eskualdeko otomandar gobernadoreak, 1770 urtearen inguruan[1]. Albania iparraldeko Shkodër eta Drisht hiriak lotzen zituen errepideak Kir ibaia zeharkatzeko helburua zuen. Bi fasetan eraiki zen, lehenengo ibaiaren gaineko bi arku nagusiak eta ondoren gainerako 11 arkuak. Otomandar Inperioak inguru honetan eraikitako zubi luzeena izan zen.[3]

Gaur egun arriskutsua da zubitik pasatzea. Historian zehar izandako uholdeek nabarmen kaltetu zuten, eskuineko arkuak bereziki.

108 metrotako luzera eta 3,4 metrotako zabalera ditu. Guztira 13 arku ditu eta zubiaren puntu gorenak 12,5 metrotako altuera du.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Mesi Bridge» Visit Albania 2022-07-06 (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  2. (Ingelesez) Kovačić, Paula. «The Mesi Bridge is a tourist attraction that is almost 300 years old» Adria Fun (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  3. a b (Ingelesez) «Mesi Bridge» Pranvera 2023-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]