Merkurio-manganesozko izar
Merkurio-manganesozko izarrak ionizatutako merkurioaren xurgaketaren ondorioz euren espektroan 398,4 nanometrotara lerro irten bat duten izar berezi ez magnetiko batzuk dira. Izar hauek sekuentzia nagusikoak dira, B espektro motakoak eta 10.500 eta 15.000º K bitarteko azaleko tenperatura efektiboa dute. Klase honetako izarrek ezohikotasun kimiko ezberdin ugari dituzte, zenbait elementu kimiko oso ugariak eta beste batzuk oso urriak direlarik.
Merkurio-manganesozko izarrek beste izar batzuetatik bereizten dituzten bi ezaugarri dituzte. Alde batetik, fosforoa, manganesoa, galioa, zirkonioa, itrioa, platinoa, estrontzioa eta merkurioa behar baino kopuru handiagoan dute, eta, bestetik, ez dute eremu magnetiko indartsu bat. Zenbait elementu gure eguzkian baino 105 aldiz ugariago dituzte.
Antzeko beste izar batzuekin alderatuz errotazio motelekoak izateko joera dute, eta, ondorioz, izar hauen atmosfera nahiko bare egoten da. Ezohiko kopuruak biziki egonkorra den giro hidrodinamiko baten ondorio izan daitekeela uste da; atomo mota ezberdinak grabitatearen ondorioz hondoratzen dira, beste batzuk erradiazio presioaren ondorioz kanpora bultzatuak diren bitartean, modu homogeneoan banatuta ez egotea eraginez.
Merkurio-manganesozko izarrak izarren efektu hidrodinamikoak aztertzeko laborategi garrantzitsutzat hartzen dira. Izar ugariren emaitzak erabiliz elementuen edukien dependentzia izarren parametroekin azter daitezke, baita aurreikuspen teorikoekin alderaketak egitea ere.
Merkurio-manganesozko izarrik garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klase honetako izarren eredua Alpheratz edo Alpha Andromedae da. Jarraian dagoen zerrendan talde honen barruan dauden izarrik distiratsuenetako batzuk agertzen dira.
Izena | Bayerren izendapena/Flamsteed | Espektru mota | Irudizko magnitudea |
---|---|---|---|
Alpheratz | α Andromedae | B8IVmnp | 2,06 |
Gienah Gurab | Gamma Corvi | B8III | 2,59 |
Maia | 20 Tauri | B8III | 3,87 |
χ Lupi | B9IV | 3,96 | |
Muliphein | Gamma Canis Majoris | B8II | 4,10 |
φ Herculis | B9mnp | 4,23 | |
π1 Bootis | B9p | 4,91 | |
ι Coronae Borealis | A0p | 4,98 | |
κ Cancri A | B8IIImnp | 5,24 | |
OV Geminorum | 33 Geminorum | B7III | 5,87 |
Dabih Minor | Beta Capricorni|β Capricorni B | B9.5III/IV | 6,10 |