Edukira joan

Mendiguren

Koordenatuak: 42°54′00″N 2°42′16″W / 42.9°N 2.7044°W / 42.9; -2.7044
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendiguren
 Euskal Herria
Mendiguren herriaren ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°54′00″N 2°42′16″W / 42.9°N 2.7044°W / 42.9; -2.7044
Garaiera515 metro
Demografia
Biztanleria24 (2015)

Mendiguren Gasteizko udalerria osatzen duen herrietako bat da. Gasteizen iparraldean dago, Etxabarri-Ibiña eta Arangizen ondoan. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, A-622 errepidetik hurbil eta Araka mendiaren alboan.

Autobidea eraiki zenean herria bitan banaturik geratu zen, etxe batzuk herriaren gune nagusitik at geratu ziren. Iturrizabaleta ibaia nahiko kutsatuta dago aurreko kilometroetan dauden isuriak direla medio.

1975. urtera arte Mendiguren Forondako Udalaren esku egon zen. Handik aurrera, Forondako Udalaren esku zeuden herri guztiak Gasteizkoaren eskura iragan ziren.

Mendigureneko biztanleria

Bertako jaiak iraileko 3. igandean ospatzen dira baina ohitura galtzen ari da.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa