Melianen Gerria
Tolkienen legendarium ospetsuaren zati den Silmarillion eleberrian, Melianen Gerria Melian erreginak Doriath erresumaren ingurua sortu zuen "sorginkeriazko gerrikoa" deituriko botere zabaltze bat izan zen. Region, Neldoreth eta Nivrim basoak ere hartzen zituen eta edozein izaki gaizto Doriathen sartzea eragozten zuen.
Melianen Gerria Beleriandeko Guduetako lehena gertatu eta gutxira zabaldua da.
Doriathen Melian maiarraren baimenik gabe sartzen saiatzen zirenak zuhaitz, nahasmen eta nekezko labirinto baten barnean galtzen ziren, eta ez zuten Thingolen erresuma topatuko, gerrikoa sortu ondoren "Erresuma Gordea" deitua izan zena.
Gerrikoaren barnean sartzeko bi modu baino ez zeuden: erregearen edo erreginaren baimenarekin edo Melianena baino handiagoa zen botereren bat sorginkeria apurtzeko eta Doriathen sartzeko gai bazen, azken hau Berenekin gertatzen delarik, bere patu altuak gidatzen baitzuen, Carcharoth otsoarekin, Silmarilaren botereak gidatua, eta Hurin Thalionekin, Melian baino boteretsuagoa zen Melkorrek madarikatu zuena.
Melianen Gerria maiar hau Amanera abiatzen denean apurtzen da, bere senarra den Thingol nanoen esku hil ondoren Eguzkiaren Lehen Aroaren 505. urtean.