Mekong
Mekong 澜沧江 (zh), แม่น้ำโขง (th), ແມ່ນ້ຳຂອງ (lo), Mékôngk (km), Cửu Long Giang (vi) | |
---|---|
Mekong ibaia, Luang Prabang, Laos | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1 m |
Mota | nazioarteko ibai |
Luzera | 4.350 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°42′31″N 94°41′44″E / 33.7086°N 94.6956°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 810.000 km² |
Arro hidrografikoa | Mekong ibaiaren arroa |
Ur-emaria | 15.000 m³/s |
Iturburua | Tibeteko goi-ordokia eta Zha'a Qu (en) |
Bokalea () | Hegoaldeko Txinako itsasoa |
Mekong[1] hego-ekialdeko Asiako ibaia da, iturria Tibeteko ekialdeko muturrean duena, eta Txina, Myanmar, Laos, Thailandia, Kanbodia eta Vietnamdik igarotzen dena. Hego Txinako itsasora isurtzen da, delta handi batean. 4.350 kilometro inguru da luze, eta arroak 810.000 kilometro koadro inguruko hedadura dauka.[2] Indotxinako ibai nagusia da, Asiako luzeenetan laugarrena, eta munduko 13.a.
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mekong ibaiaren baliokidea Méigōng Hé (湄公河) da txineraz, nahiz eta erabiltzen den izena Lancang ibaia izan (澜沧江, Láncāng Jiāng). Thailandieraz Mae Nam Khong (แม่น้ำโขง), laoseraz (ແມ່ນ້ຳຂອງ) Mènam Khong, khmereraz Mékôngk edo Tonle Thom eta vietnameraz Cửu Long Giang da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]5.000 metrotik gora jaiotzen da, Tibeteko goi-lautadan, Txinako Qinghai probintzian.[3] Ibilguaren lehenbiziko erdia Txinan barrena egiten du, ur-jauziak sortuz eta arroila sakonak zeharkatuz. Txinatik irtetean 500 metroko garaieran dago. 234 kilometroz Laos eta Myanmar arteko muga egiten du, eta 976,3 kilometroz Laos eta Thailandia artekoa. Vientianetik, Laosko hiriburutik, gertu pasatu eta gero, Si Phan Don uhartedia eta Khone ur-jauziak eratzen ditu.
Kanbodian sarturik, Tonlé Sapen emaria jasotzen du, Phnom Penhetik igaro baino lehen.[4] Aurrerago bi adarretan banatzen da, eta bederatzitan Vietnamgo muga pasatu ondoren; adar guztiak Hego Txinako itsasora isurtzen dira, Mekongen delta handia eratuz. Deltak 40.000 kilometro koadroko hedadura du, eta 18 milioi lagun bizi dira bertan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Winn, Peter, Nakamura, Tamotsu. Final Determination of the Source of the Mekong River. jac.or.jp (Noiz kontsultatua: 2022-7-22).
- ↑ Bañuelos, Xabier. Mekong-en deltatik Angkor-era: ibaia bide bihurtzen denean. Naiz, 2019ko abenduak 20, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-7-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tibeteko ibaiak
- Txinako ibaiak
- Yunnango geografia
- Myanmarko ibaiak
- Thailandiako ibaiak
- Laosko ibaiak
- Kanbodiako ibaiak
- Vietnamgo ibaiak
- Txinako Ramsar lekuak
- Tibeteko Ramsar lekuak
- Yunnango Ramsar lekuak
- Myanmarko Ramsar lekuak
- Thailandiako Ramsar lekuak
- Laosko Ramsar lekuak
- Kanbodiako Ramsar lekuak
- Vietnamgo Ramsar lekuak
- Muga egiten duten ibaiak