Megastenes
Megastenes | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Μεγασθένης | ||
Jaiotza | Asia Minor (en) , K.a. 350(e)ko hamarkada | ||
Herrialdea | Seleukotar Inperioa | ||
Heriotza | ezezaguna, K.a. 290(e)ko hamarkada (50/69 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | esploratzailea, diplomazialaria, historialaria, idazlea, etnografoa eta Indologist (en) |
Megastenes (antzinako grezieraz: Μεγασθένης, Megasthénes) (K.a. 350-K.a. 290 inguru), bidaiari, geografo eta idazle greziar bat izan zen. Asia Txikian jaio zen eta Seleukotar Inperioko errege zen Seleuko I.a Nikatorren enbaxadore bihurtu zen Sandrakoto edo Chandragupta Mauryaren gortean, Indian, Pataliputran. Hala ere, bere enbaxadaren data zehatza ez da ezagutzen. Adituek, K.a. 288 baino lehenago kokatzen dute, Chandragupta hil zen urtea hori izan baitzen.
Flavio Arrianok, Megastenes Arakosian bizi izan zela dio, Sibirtio satraparekin, nondik India bisitatu zuen: "Megastenes Sibirtiorekin bizi izan zen, Arakosiako satrapa, eta sarri aipatzen du Sandrakotori, indiarren erregeari eginiko bisita".
Aldiz, informazio zehatzagoa dago Megastenesek bisitatutako Indiako lurraldeei buruz. Indiara, ibaien Pentapotamia barrutitik sartu zen, xehetasun guztiz deskribatu zuena (Indoren bost ibaiadarrak bezala hartzen zirenak, Panyab eskualdea osatzen dutenak), eta, errege bidea erabiliz, Pataliputrara abiatu zen. Megastenesek Madurai bisitatu zuela dioten istorioak ere badaude (garai hartan, Madurai, loratzen hari zen hiri bat eta Pandya erresumako hiriburua zen), baina ez dirudi Indiako beste tokirik bisitatu zuenik. Bere istorioak, Indikan daude, Estrabon eta Arriano bezalako beranduagoko idazleentzat erreferentzia iturri garrantzitsu bezala balio izan zuen lan bat. Himalaia mendilerroa eta Sri Lanka uhartea deskribatu zituen eta Indiaren longitudea (16000 estadio) eta latitudea (23.300 estadio) kalkulatu zituen. Indiako kasta sistemari buruz ere idatzi zuen.