Mayc
Mayc | |
---|---|
Datuak | |
Mota | enpresa |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1941 |
Desagerpena | 1992 |
Mayc Bergaran sortu zen etxetresna elektrikoen enpresa industriala izan zen, Otsein marka sortu zuena (garbigailuak, nagusiki), eta 1992an Candy multinazional italiarrak erosi zuena. Candy-Hoover izenarekin jarraitu zuen enpresak 2014a arte, non Candyk lantegia itxi zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1941ean sortu zen Mayc enpresa, zenbait enpresabururen eskutik, zeintzuen artean Julio Azkargorta nagusitzen zen. Zulagailuak, barautsak, transformadoreak eta alternadoreak bezalako lanerako makina elektrikoak egiten hasi ziren baina, pixkanaka, etxetresna elektriko txikiak fabrikatzeari ekin zioten: kafe-errotak, irabiagailuak edota bizarra mozteko makina elektrikoak[1].
Horien arrakastaren ondotik etorri zen Otsein, 1951n: Euskal Herrian eta Espainian egin zen lehen garbigailu automatikoa. Goiko tapa batetik kargatzen ziren garbigailu sendoak ziren. Sukaldeak, berogailuak eta lehorgailuak ere egin zituzten 1950eko hamarkadatik aurrera.
1992an, merkatu globalizatuan ezin lehiatuz, Candy talde italiarrak erosi zuen Mayc. 700 langile zituen lantegiak une hartan. 2014an lantegiaren produkzioa eten zenean, 170 langile ziren, zeinetarik 150 kaleratu egin zituen Candyk[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bergarako Candy-Hoover itxi egingo dutela komunikatuko zaiela espero dute langileek - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Simancas, Un reportaje de P.. (2014-10-31). «Fin a 73 años de historia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).