Matxin Labaien
Matxin Labaien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1931ko azaroaren 7a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2021eko uztailaren 29a (89 urte) |
Familia | |
Aita | Antonio Maria Labaien |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Mugimendua | inpresionismoa |
Matxin Labaien Sansinenea (Tolosa, Gipuzkoa, 1931ko azaroaren 7a - ibidem, 2021eko uztailaren 29a)[1][2] margolaria eta idazlea izan zen, paisaietan espezializatua.[3] Aita zuen Antonio Maria Labaien idazle, biolin jotzaile eta politikaria (Tolosako alkatea 1936an), eta ama Carmen Sansinenea piano jotzailea; eta anaia zuen Ramon Labaien politikaria.[4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Gerra Zibila zela eta bera eta bere familia Saran (Lapurdi) erbesteratuta bizi izan ziren, eta frantses hezkuntzaren eta margolari inpresionisten ukitu handia izan du bere bizitzan nahiz obran.
Bere gai nagusiak itsasoa eta Tolosa eta Berastegiko landa eremu eta baserriak izan ditu. Gouachea, argizariak eta olio-pintura erabiltzen ditu.
Donostian, Tolosan, Oargi kultur elkartean eta Eibarren erakusketak burutu izan ditu. 1962tik Pyrenaica aldizkariaren kolaboratzailea eta Txiki marrazkilari ta umoredun (Auñamendi, Donostia, 1973) liburuaren egilea.
Hainbat urtetan Tolosako bere etxean ikasleak hartzen zituen margolaritza lantzeko eta ohikoak ziren Txorre baserrira paseoak naturaletik lan egiteko.
2018an Aurelio Vicente tolosar zinemagileak berari buruzko film laburra estreinatu zuen.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Matxin Labaien margolaria hil da» Tolosaldeko Ataria 2021-07-30 (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Goñi, Juanma. (2021). «Tolosa pierde a Matxin Labayen uno de sus pintores más genuinos y carismáticos» Diario Vasco.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Matxin Labayen», Auñamendi Eusko Entziklopedia
- ↑ (Gaztelaniaz) San Sebastián, Marta. (2020). «He tenido la suerte de criarme en un ambiente cultural y poder hacer lo que he querido y eso no lo puede hacer cualquiera» Noticias de Gipuzkoa.
- ↑ (Gaztelaniaz) -, -. (2018). «Matxin Labayen en estado puro» Noticias de Gipuzkoa.