Edukira joan

Masnedsundeko zubia

Koordenatuak: 54°59′47″N 11°53′23″E / 54.9964°N 11.8897°E / 54.9964; 11.8897
Wikipedia, Entziklopedia askea
Masnedsundeko zubia
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
UdalerriaVordingborg Municipality
Koordenatuak54°59′47″N 11°53′23″E / 54.9964°N 11.8897°E / 54.9964; 11.8897
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1883
Izenaren jatorriaMasned Sund (en) Itzuli
Dimentsioak8,8 (zabalera) × 201 (luzera) × 25 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duMasned Sund (en) Itzuli
Eramaten duSekundærrute 153 (en) Itzuli, Sjællands Odde - Rødbyhavn (en) Itzuli eta Sydbanen (en) Itzuli

Masnedsundeko zubia (danieraz: Masnedsundbroen) Danimarkan dagoen zubi baskulagarri bat da. Seelandia uhartearen hegoaldea eta Masnedø uharte txikia lotzen ditu Masnedsund itsasartea zeharkatuz[1]. Storstrøm zubiarekin batera Seelandia eta Falster uharte handiak lotzen dira.[2]

Trenbidea, autoentzako errepidea eta oinezko eta txirrindularientzako pasabidea da. 201 metrotako luzera du[3] eta 8,8 metrotako zabalera guztira. Bost zutabek eusten dute zubia eta erdiko zutabeak zubiaren zati bat altxatzeko makinaria guztia du. Horri esker itsasontziek zeharka dezakete Masnedsund itsasartea, baina 2016ko uztailetik ez da berriz altxatu.

1884an eraikitako trenbide zubi zaharra eta ferry garraioa ordezkatzeko eraiki zen Masnedsundeko zubia. 1933an hasi zituzten eraikitze lanak eta 1937ko abuztuaren 6an ireki zen[1]. Inauguratu artean antzinako trenbide zubia erabiltzen jarraitu zen baina 1935eko abenduaren 12an lurrinezko itsasontzi ingeles batek jo eta zubiaren zati handi bat kaltetua izan zen.

2022an zubi berri bat eraikitzen hasi ziren.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «About: Masnedsund Bridge» dbpedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  2. (Ingelesez) «The StorstrØ m Bridge» Nature 140 (3544): 577–577. 1937-10-01  doi:10.1038/140577b0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  3. (Ingelesez) «Over the bridge to Falster: A winter weekend getaway» Northtrotter 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  4. (Ingelesez) «Dissing Weitling | Masnedsund Bridge» dissingweitling.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]