Edukira joan

Martin Mirubia kapitainaren etxea

Koordenatuak: 43°18′18″N 2°12′12″W / 43.30497°N 2.20342°W / 43.30497; -2.20342
Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Mirubia kapitainaren etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getariako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGetaria
Koordenatuak43°18′18″N 2°12′12″W / 43.30497°N 2.20342°W / 43.30497; -2.20342
Map
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea55

Martin Mirubia kapitainaren etxea Gipuzkoako Getaria udalerrian zegoen etxe bat izan zen. Getariako Alde Zaharran zegoen, Estella-Arpatarren etxea zeritzon etxearen alboan, gaur egungo Arnao jenerala kaleko 22. zenbakiko orubean, eta gaur egungo Aduana zaharra deritzon etxearen parean.

Martin Mirubia kapitainaren alabetako bat zen Angela Katalina Mirubia andrea 1713an jatorriz flandriarra zen Juan Nikolas Cardon donostiar merkatari handiarengandik alargundu ondoren, enpresari jarduera nabarmen bati ekin zion. Urte hartan Ternuako uretan arrantzan jardun zuen azken gipuzkoar bakailaontzia prestatu zuen. Bere senarrarengandik jarautsitako baleontziak Artikora urteroko espedizioak egin zituen, 1718an Sizilia konkistatzeko Espainiar Itsas Armadak baleontzia bahitu eta Passaroko lurmuturreko itsas guduan galdu zen. 1729an, Gipuzkoan jarduera honek izandako eraginez, baleontzi berri bat prestatu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]