Edukira joan

Marta Torrejón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Torrejón

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta Torrejón i Moya
JaiotzaMataró1990eko otsailaren 27a (34 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta biologoa
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Reial Club Deportiu Espanyol2004 / 2013
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2006 / 2009236
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2007 / 2019909
Catalonia women's national football team2007 / 201930
Bartzelona Futbol Kluba2013 / 17121
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Kirol zenbakia8
Pisua62 kilogramo
Altuera171 zentimetro

Twitter: marta_torre5 FIFA: 387132 UEFA: 105680 Edit the value on Wikidata

Marta Torrejón Moya (Mataró, Bartzelona, Katalunia,1990eko otsailaren 27a) kataluniar futbolari eta biologoa da. Defentsan jokatzen du Espainiako Lehen Mailako Bartzelona Futbol Klubean (Bartzelona FC) .

Espainiako selekzioarekin nazioartekoa izan da 2007tik 2019ra, guztira 90 deialdi. Lau urtez, Espainian nazioartekotasun gehien zuen jokalaria izan zen, 2021ean Alexia Putellasek bere marka gainditu zuen arte.[1]

Espainiako futboleko jokalari sarituenetako bat da, eta bere ibilbidean zehar sei liga eta hamar kopa irabazi ditu .[2]

Mataron jaio zen. Futbolarekin lotutako familia batekoa da. Aita, osabak eta neba ere jokalariak ditu.[3] Txikitan tenisean jokatu nahi zuen arren, futbola aukeratu zuen gero. Eskolan hasi zen 7 urterekin, eta 12 urterekin Reial Club Deportiu Espanyol-en (RCD Espanyol) sartu zen, non emakumezkoen futbol-talde bat zegoen.[4] Futbolari lana unibertsitateko ikasketekin uztartu zuen eta biologian lizentziatu zen.[5]

Bere eskolako futbol taldean hasi zen, Mataróko CF Salesians taldean, eta denboraldi erdian Bartzelonako RCD Espanyoleko beheko kategorietan ibili zen, alebin eta haur-kategorian debuta eginez. Garai hartan mutilekin jolastu behar izan zuen, ez baitzegoen emakume-talderik; 14 urte zituela, Superligan egin zuen debuta eta klubaren funtsezko jokalaria bihurtu zen.

2004. urtean, Espanyoleko beheko kategorietan jokatu ondoren, bere unea iritsi zitzaion eta nagusien jokalekura pasatu zen, Superligako lehen taldearekin jokatzeko. Talde horretan arrakasta handia izan zuen.

Bartzelona FC

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013az geroztik, Bartzelona Futbol Klubean jokatu du, eta kapitainetako bat ere bada.[5][6]

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko azaroaren 25ean egin zuen debuta Espainiako emakumezkoen futbol-selekzioan, Shrewsburyko (Ingalaterra) Europako Txapelketako sailkapen-faseko partida batean.[7] Espainiako Selekzioko hasierako kategoria guztietan jokatu zuen, Espainiako Lehen Mailako Selekzio Absolutura iritsi baino lehen. Absolutuarekin 2015ean Kanadako Munduko Txapelketan (2015) parte hartu zuen eta 2019ko ekainean Frantziako Munduko Txapelketan, non selekzioaren kapitaina izan zen.[8] 2019ko abuztuan adierazi zuen selekziotik erretiratzen zela.[3]

Kataluniako futbol-selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako selekzio autonomikoen txapelketa 4 aldiz (2003, 2004, 2005, 2006) irabazi zuen; 14, 17 eta 18 urtez azpikoetan eta Kataluniako selekzio absolutuarekin ere jokatu zuen.[8]

Marta Torrejón ( ) RCD ESpanyol taldearekin, 2010eko Erregina Kopa txapeldunak
Marta Torrejón Kataluniako Kopa jasotzen, 2011
Kataluniar taldeen derbia (RCD Espanyol 2 - 0 Bartzelona FC, 2012
Marta Torrejón Kataluniar taldeen derbian, 2012
Marta Torrejón Olympique_Lyonnais eta Bartzelona FC UEFAko Champions Leaguen, 2019.05.18)
Marta Torrejón (behean eskuinean) Bartzelona FCrekin UEFAko Champions Leaguen Olympique_Lyonnais taldearen aurka jokatzear, 2019.05.18
Marta Torrejón (atzean erdian) Emakumezkoen FC Barcelona taldeko jokalariek eta langileek Kataluniako eta Bartzelonako kontseiluen harrera jaso zuten Bartzelonako Plaça Sant Jaumen, 2023ko Txapeldunen Liga irabazi eta hurrengo egunean.

2022ko maiatzaren 29an jokatutako azken partidan eguneratua.

Titulazioa Kluba Herrialdea Urtea
Espainiako liga RCD Espanyol Espainia Espainia   2006
Erreginaren Kopa RCD Espanyol Espainia Espainia 2006
Erreginaren Kopa RCD Espanyol Espainia Espainia 2009
Erreginaren Kopa RCD Espanyol Espainia Espainia 2010
Erreginaren Kopa RCD Espanyol Espainia Espainia 2012
Espainiako liga Bartzelona FC Espainia Espainia 2013
Erreginaren Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2014
Espainiako liga Bartzelona FC Espainia Espainia 2015
Erreginaren Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2017
Erreginaren Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2018
Espainiako Superkopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2020
Espainiako liga Bartzelona FC Espainia Espainia 2020
Erreginaren Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2020
Erreginaren Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2021
Espainiako liga Bartzelona FC Espainia Espainia 2021
Espainiako Superkopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2022
Lehen Iberdrola Bartzelona FC Espainia Espainia 2022
Erreginaren Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2022
Espainiako Superkopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2023
Lehen Iberdrola Bartzelona FC Espainia Espainia 2023

Txapelketa nazionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Nazioartekoan Guztira
Partidak Golak Partidak Golak Partidak Golak Partidak Golak
RCD Espanyol

Espainia Espainia
1.a 2008-09 29 3 - - - - 29 3
2009-10 28 5 - - - - 28 5
2010-11 21 4 - - - - 21 4
2011-12 28 3 - - - - 28 3
2012-13 28 2 - - - - 28 2
Guztira 134 17 - - - - 134 17
Bartzelona FC

Espainia Espainia
1.a 2013-14 30 1 - - 6 0 36 1
2014-15 30 4 - - 4 0 34 4
2015-16 27 3 - - 6 0 33 3
2016-17 27 0 - - 8 2 35 2
2017-18 28 7 1 0 6 0 35 7
2018-19 29 6 3 1 7 1 39 8
2019-20 20 3 6 4 5 2 31 9
2020-21 32 10 4 1 9 1 45 12
2021-22 30 6 6 0 10 2 46 8
Guztira 253 40 20 6 61 8 334 54
Guztira ibilbidean 387 57 20 6 61 8 468 71

Nazioarteko txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa Taldea Herrialdea Urtea
Txapeldunen Liga Bartzelona FC Suedia Suedia 2021
Txapeldunen Liga Bartzelona FC Herbehereak  Herbehereak 2023

Eskualdeko txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulazioa Kluba Herrialdea Urtea
Kataluniako Kopa RCD Espanyol Espainia Espainia 2005
Kataluniako Kopa RCD Espanyol Espainia Espainia 2006
Kataluniako Kopa RCD Espanyol Espainia Espainia 2007
Kataluniako Kopa RCD Espanyol Espainia Espainia 2008
Kataluniako Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2014
Kataluniako Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2015
Kataluniako Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2016
Kataluniako Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2017
Kataluniako Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2018
Kataluniako Kopa Bartzelona FC Espainia Espainia 2019

Banakako goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bereizketa Urtea
Soccer Draft-en arabera eskuin hegaleko defentsa onena 2010

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marc Torrejón futbolariaren arreba da.'Gainera, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko biologo titulua du eta Historia eta Geografia ikaslea.[5][9]

Torrejonek emakume askok futbolean jokatzeko izan dituzten oztopoak gainditzeko egindako lanak nabarmendu ditu, duela urte batzuk kirol horretan aritzeko zailtasunak baitzeuden. Azaldu zuenez, eskolan talde mistoetan jolasten hasi zenean, maiz entzuten zuen "futbola ez da neskentzat" esaldia. Egun, berdintasunaren aldekoa da. Emakumezkoen futboleko erreferenteen artean, Raquel Cabezón aitzindaria aipatzen du. Cabezón Espanyoleko kapitaina zen Torrejón 12 urterekin talde horretara iritsi zenean. Beste erreferente batzuk ere izan ditu, besteak beste, Sandra Vilanova, Érika Vázquez eta Vanesa Gimbert.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Marta Torrejón se despide de la selección» mundodeportivo.com (Mundo Deportivo) 19 de agosto de 2019.
  2. Quién es quién: así son las jugadoras de la Selección en el Mundial femenino. El Confidencial 6 de junio de 2019.
  3. a b Abad, Ana Fernández. (7 de junio de 2019). «Marta Torrejón: "Estamos aquí por las valientes que rompieron el tabú"» S Moda EL PAÍS.
  4. Giovio, Eleonora. (17 de enero de 2019). Marta Torrejón: “Mis padres tuvieron que escuchar comentarios muy feos”. ISSN 1134-6582..
  5. a b c «Marta Torrejón: "Ser bióloga me costó más que ser futbolista"» AS.com 30 de julio de 2018.
  6. «MARTA TORREJÓN: Marta Torrejón Moya (Defensa)» www.aupaathletic.com.
  7. «Marta Torrejón, la gran capitana de la selección española de fútbol» www.joma-sport.com.
  8. a b (Gaztelaniaz) «Marta Torrejón» www.fcbarcelona.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  9. «Marta Torrejón: "El Mundial de Francia ha sido un cohete para nosotras"» elperiodico.com (El Periodico) 6 de septiembre de 2019.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]