Marta Suediakoa
Marta Suediakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Prinsessan Märtha Sofia Lovisa Dagmar Thyra av Sverige |
Jaiotza | Arvfurstens palats (en) , 1901eko martxoaren 28a |
Herrialdea | Suedia Norvegia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | Oslo, 1954ko apirilaren 5a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Akershus gotorlekua |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Prince Carl, Duke of Västergötland |
Ama | Ingebord Suediakoa |
Ezkontidea(k) | Olaf V.a Norvegiakoa (1929ko martxoaren 21a - 1954ko apirilaren 5a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | House of Bernadotte (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera norvegiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Marta Suediakoa, jaiotzaz Marta Sofía Luisa Dagmar Thyra (Stockholm, Suedia, 1901eko martxoaren 28a – Oslo, 1954ko apirilaren 5a) Norvegiako printze oinordekoaren emaztea izan zen 1929tik 1954ra, Norvegiako Olaf (geroago Olaf V.a Norvegiako erregea). Karlos Suediakoa printzearen eta Ingeborg Danimarkako printzesaren alaba zen. Belgikarren erregina ezkontide zen Astrid Suediakoaren ahizpa ere bazen.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaio zenetik 1905era arte, Marta Suediako eta Norvegiako printzesa izan zen, bi herrialdeak monarka beraren azpian elkartuta baitzeuden, Martaren Oscar II.a Suediako aitonarenean. Aita, Karlos printzea, norvegiako tronua hartzeko hautagaitzat hartu zuten bi herrialdeak 1905ean banandu zirenean.
Martak 1920ko hamarkadaren hasieratik ezagutu zuen Norvegiako Olaf printze oinordekoa, hainbat aldiz batera jardun baitzuten, baina hamarkada bukaerara arte ez ziren harreman serioan hasi. Marta eta Olaf lehengusu zuzenak ziren, Haakon VII.a erregea (Olafen aita) eta Danimarkako Ingeborg printzesa (Martaren ama) neba-arrebak baitziren. Amsterdamgo 1928ko Olinpiar Jokoetan, printzeak atleta gisa parte hartu zuenean, bikoteak isilpean hitz egin zuen. Haakon erregeak ezkongai-harremana eta konpromisoa onartu zituen; izan ere, printzesa suediar batek Norvegiako errege-familiarekin zuen harremanak, ziur aski, bi herrialdeen arteko harremanak hobetzen lagunduko zuen, hotz samarrak baitziren 1905eko banaketatik.
Ezkontza Osloko Salbatore katedralean egin zen 1929ko martxoaren 21ean. Suediako prentsan kritika batzuk izan ziren, ezkontza ez baitzen ospatu neska-lagunaren lurraldean.
Marta printzesak eta Olaf printzeak lan egin zuten monarkiaren eta Norvegiako herriaren arteko loturak indartzeko eta atzerriko gobernuekin adiskidetasunezko jarduerak egiteko. 1939an, printze-printzesek Ameriketako Estatu Batuak bisitatu zituzten, eta Franklin Delano Roosevelt presidentearekin eta Eleanor Roosevelt emaztearekin adiskidetu ziren.
Bigarren Mundu Gerrarekin eta Norvegiaren inbasio alemanarekin (1940), Marta printzesak, seme-alabekin batera, herrialdea utzi eta Suedian, bere jaioterrian, babestu zen; Olaf, berriz, erregearen ondoan egon zen Norvegian. Printzesa Suedian egotea deserosoa izan zen, herrialde horrek Alemaniako gobernu naziarekin zuen hurbiltze diplomatikoko politika zela eta. Egoera horren aurrean, Martak Suedia utzi eta Estatu Batuetara erbesteratu zen, Roosevelt presidenteak gonbidatuta. Hasieran, familia Etxe Zurian bizi izan zen, eta, ondoren, Washington Hiriko egoitza batean..
Estatu Batuetan egon zen, 1945ean gerra amaitu arte. Urte haietan, sendotu egin zen Martaren eta Roosevelt senar-emazteen arteko adiskidetasuna, eta printzesa lanean ari zen Ipar Amerikako gobernuak eta gizarteak Norvegiako gobernuari erbestean laguntzeko, Londresen.
Norvegiara itzuli zenean, ohorez hartu zuten. Segituan, printzesa oinordeko bihurtu zen senarraren ondoan. Handik gutxira, hainbat gaixotasunek jota, haren osasuna nabarmen ahuldu zen.
Marta printzesa minbiziaren biktima izan zen 1954ko apirilaren 5ean Osloko Errege Ospitalean (Rikshospitalet). Akershuseko gazteluan hilobiratu zuten.
Olaf tronua hartu baino hiru urte lehenago hil zen. Olaf alargun geratu zen gainerako bizitzan, eta Astrid printzesa lehen dama izan zen bere erregealdiaren lehen urteetan.
Bere jarduera filantropikoa 1929ko apirilaren 1ean ezarritako Princesa Heredera Marta (Kronprinsesse Marta minnefond) fundazioaren bidez egin zuen.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marta printzesaren kostaldea, 970,000 km ² -koa Antartikan, bere omenez izendatu zuten.[4]
Seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru seme-alaba izan zituen:
Ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Olaf Ordenako gurutze handia dama (Norvegiako Erresuma).[5]
- Haakon VII.a erregearen (Norvegiako Erresuma) Errege Ordena Familiarraren dama.
- Haakon VII.a erregearen Zilarrezko Erretiroaren Oroimenezko Domina (Norvegiako Erresuma, 1930/11/18).
Arbasoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marta printzesaren rola honela interpretatu du:[6]
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Aktorea |
---|---|---|
2016 | Kongens Nei | Tuva Novotny |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Princess Märtha of Sweden» id.oclc.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) «Crown Princess Märtha (1901-1954)» www.kongehuset.no (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ (Ingelesez) «Crown Princess Märtha (1901-1954) - The Royal House of Norway | Crown princess, Norway, Norwegian royalty» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Costa de la Princesa Marta» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Princesa Heredera Marta de Noruega
- ↑ «Tuva Novotny marta princesa» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).