Marracqeko jauregia
Marracqeko jauregia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Baiona |
Koordenatuak | 43°28′48″N 1°29′01″W / 43.4799°N 1.48353°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Mariana Neoburgekoa Baionako Udala |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084330 |
Kontaktua | |
Helbidea | 23 avenue Interne Jacques Loeb |
Marracqeko jauregia (frantsesez: Château de Marracq) XVIII. mendeko jauregia da, Baionan dagoena. 1907an Monumentu historiko izendatua, bi horma-atal baino ez dira geratzen. Baionako Udala da jabea.[1] Jauregiaren iparraldean Marracqeko ikastetxea dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionan erbesteraturik bizi zen[2] Mariana Neoburgekoak eraikiarazi zuen jauregia XVIII. mendearen hasieran, baina Karlos II.a Espainiakoaren alarguna ez zen inoiz bertan bizi izan. Haren oinordekoek Baionako apezpikuei saldu zieten XVIII. mendearen amaieran. Frantziako Iraultzan nazionalizatu eta saldu zuten.[1]
1808an, Gérard Duroc mariskalak erosi zuen Napoleon Bonaparteren izenean. Enperadorearen eta Josefinaren egoitza izan zen Baionako egonaldian. Bertan sinatu ziren Baionako abdikazioak, Josef Bonaparte Espainiako tronuan ezarri zutenak.[1][3]
1822an, artilleriako ofizialen esku jarri zuten. 1825ean, sute batek suntsitu zuen. 1907an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten. Gaur egun, bi horma-atal baino ez dira geratzen. 2011tik, Baionako Udalak garrantzi handiko lanak egin ditu hondakin horiek sendotzeko eta babesteko.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Château de Marracq. pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-1-1).
- ↑ de La Cerda, Alexandre. L’exil «basque» de la reine Marie-Anne de Neubourg. baskulture.com (Noiz kontsultatua: 2024-1-2).
- ↑ Etxabe, Jon. 1808ko Baionako Konstituzioa. Atejoka, 2008ko urria, eusko-ikaskuntza.org (Noiz kontsultatua: 2024-1-2).
- ↑ Acquisition par la ville de Bayonne à l’association Paroissiale Saint-Léon des vestiges du Château Marracq et établissement de servitudes réciproques. bayonne.fr (Noiz kontsultatua: 2024-1-2).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |