Edukira joan

Mark Tobey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mark Tobey

(1964)
Bizitza
JaiotzaCenterville1890eko abenduaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBasilea1976ko apirilaren 24a (85 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof am Hörnli (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSchool of the Art Institute of Chicago (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta ilustratzailea
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaEspresionismo abstraktua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBahá'í fedea

Discogs: 3142011 Find a Grave: 62932474 Edit the value on Wikidata

Mark Tobey (Centerville, Wisconsin 1890Basilea 1976) Itzal handiko margolari estatubatuarra. «Iparmendebaldeko margolari mistiko» nabariena. Espresionismo abstrakto[1][2] eskolakoa, nahiz eta filosofikoki eskola horretako margolarietatik urruti zegoen. Bere margolanak oso ezagunak dira mundu mailan.

Mark Tobey AEBko Centerville herrian jaio zen 1890eko abenduaren 11n familia Kongregazionalista batean. George eta Emma Cleveland Tobey-ren lau haurretatik gazteena zen.

1893an bere familia Chicagora aldatu zen. 1906tik 1908ra Chicagoko Arte Ederretako akademian egin zituen pintura- eta diseinu-ikasketak. Hiru urte geroago, 1911n, New Yorka aldatu zen, eta hiri hartan erretratuak margotzen eta moda-etxe baterako diseinatzaile lan egin zuen. Lehen erakusketa 1917. urtean egin zuen Knoedler galerian. Garai hartan, 1918an, Juliet Thompson margolariaren bidez bahá'í fedea ezagutu eta aitortu zuen.

1921an Seattle-eko Cornish Eskolako arte departamentua sortu zuen.[3] 1922an, dibortziatu ondoren, Seattle-en bizi zela, Han Teng Kwei ikasle eta margolari txinatarra ezagutu zuen eta haren eskutik Ekialdeko artea ezagutu eta kaligrafia ikasten hasi zen. 1921tik 1925era arte eskolak eman zituen.

1925tik aurrera, Parisen, Ekialde Urrunean eta Mexikon eman zituen denboraldiak, eta 1931-1938 urteetan irakasle izan zen Londresen, Japonian eta Txinan izan zen irakasle gero. Aldi berean, filosofian murgildu zen. Ekialdeko espiritualtasunak eragin handia izan zuen bere koadroetan.

1976ko apirilaren 26an zendu zen Basilean (Suitza).


Ekoizpen artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. (Gaztelaniaz) Hess, Barbara. (2009). Expresionismo Abstracto. Taschen Benedikt ISBN 978-3-8365-1-3838..
  3. (Ingelesez) Cornish, Nellie C.. (1964). Miss Aunt Nellie: The Autobiography of Nellie C. Cornish. University of Washington, 134-135 or..