Mariola Cubells
Mariola Cubells Paví (Valentzia, 1967) valentziar kazetaria, idazlea eta analista da.
Mariola Cubells | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | SER |
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cubellsek Informazio Zientziak ikasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UCM).[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996an, Levante egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta, zortzi urte geroago, telebistan hasi zen lanean. Hasieran, erredaktore hasi zen. Geroago, hainbat programa zuzendu zituen desagertutako Canal Nou-n eta Televisión Españolan (TVE), eta, ondoren, ikus-entzunezko hainbat produktoretan lan egin zuen, telebistako formatuen erredaktore, zuzendari eta sortzaile gisa.[2]
Telebistaren lehen etapa horren ondoren, 2006ko urtarrilean, Planeta Taldearen ADN doako egunkariko erredaktore buru izendatu zuten Cubells. Gainera, aktualitate eta telebistari buruzko zutabe bat argitaratzen zuen astero Postu horretan egon zen 2011. urtean itxi zen arte.[3]
Telebistaren eta prentsa idatziaren munduan sartzearekin batera, irratian barneratzen da Cubells. 2005etik 2011ra, A Quatre bandes de Ràdio 4 magazinean egin zuen asteko telebista-saioa. 2007an, Ferran Monegal kazetaria ordezkatu zuen Onda Ceroko Julia Oteroren Julia en la onda saioan. Hurrengo urtean, 2008an, A vivir que son dos días saioan telebistako saila zuzentzen hasi zen, Montserrat Domínguezekin SER katean. Lankidetza hori 2012ko denboraldian amaitu zen, Cubells La Ventana saioan Carles Francinoren taldean sartu zenean, hauxe ere SER katean egin zuen. Ordutik, Mariola TV saila du, eta telebistari, ikus-entzunezkoari eta formatu berriei buruz hitz egiten du.[3]
Irrati berean zuzentzen du Y tú que miras irratsaioa, musikalei eskainitako kultur gunea. Gainera, Catalunya Ràdioko Popap, eta TV3ren Planta Baixan kolaboratzailea da, ikus-entzunezko edukiak ulertzen laguntzeko.[4]
Irratiko telebistako analista izateaz gain, Cubells-ek idatzizko hedabideetan ere idazten du: pantaillei buruzko El HuffPost, arropa-joerei buruzko El Paísko S Moda, eta gastronomiari buruzko Guía Repsol.[5][6][7]
Cubellsek telebistari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu. Lehena, ¡Mírame, tonto! Las mentiras impunes de la tele, telebasura deritzonaren gainean pantailan ikusten ez denaren kronika.[8] 2003an argitaratu zen eta Carmen Alborch politikariak idatzitako hitzaurrea izan zuen.[9] 2013an, ¿Y tú qué miras? La tele que no ves zenbait zutabe argitaratu zituen, Eldiario.es delakoan.[10]
2014az geroztik, Elkarrizketako kultura-topaketak zuzentzen eta gidatzen ditu. Saio ibiltari horretan, elkarrizketak izaten dira hainbat diziplinatako pertsonaiekin, eta Espainiako hainbat lekutan egiten dira.[11][12][13]
Bere profila dela eta, Cubells telebista- eta zinema-sarien munduko hainbat epaimahaitako kide izatera gonbidatu dute. Hala, 2015. urtean, beste telebista-analista batzuekin batera, epaimahai izan zen Gasteizko Telebista Jaialdiaren VII. edizioan, Kritikaren Sarietan, azken denboraldiko telebistako programa eta/edo profesional onenak nabarmentzen baitira.[14] Ondoren, 2022an, Feroz Sarien Batzorde Antolatzaileko kide izan zen beste kazetari batzuekin batera.[15] Ondas sarietako epaimahaikide ere izan da hainbat alditan.[16][17]
2023ko azaroaren 15ean ‘Mejor que nunca’ liburua aurkeztu zuen. Hirurogei urte inguruko emakumeei eskainitako lana da, eta idazlearen testigantzak, irakurketak eta oroitzapenak biltzen ditu. DAMAren egoitzan egin zen ekitaldian, Cristina Andreu Cuevas gidoilaria eta CUMBReko presidentea, Virginia Yagüe gidoilaria eta idazlea, Ángeles González Sinde gidoilari eta zuzendaria, Pilar Castro aktorea, Celia de Molina gidoilaria eta María Guerra kazetaria eta zinema kritikaria izan ziren Cubellsekin.[18]
Mariola Cubellesek Mejor que nunca liburuan zera esan zuen:
“Adineko emakumeak ikusezinak garela esateari utzi behar zaio”.[19]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003 – ¡Mírame, tonto! Las mentiras impunes de la tele./ Begira, ergela! Telebistako gezur inpuneak. Carmen Alborchen hitzaurrearekin. RobinBook. ISBN ά8479276652.
- 2005 – Mentiras en directo: la historia secreta de los telediarios/ Gezurrak zuzenean: albistegien historia sekretua. Penintsulako edizioak. ISBN ά8483076590.
- 2006 – ¿Quién cocina la televisión que comemos? La dieta televisiva y sus cocineros/ Nork prestatzen du jaten dugun telebista? Telebistako dieta eta haren sukaldariak. Carroggio. ISBN 9788472549883.
- 2009 – Mis padres no lo saben./ Nire gurasoek ez dakite. Merce Rodríguezekin. Plaza & Janés. ISBN 9788401390371.
- 2013 – ¿Y tú qué miras? La tele que no ves/ Eta zuk zer begiratzen duzu? Ikusten ez duzun telebista. Roca argitaletxea. ISBN ά8499186498.
- 2023ko urrian – Mejor que nunca. Espasa.[18]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «La analista Mariola Cubells da las claves sobre la televisión en el curso de periodismo especializado» www.lacomarca.net.
- ↑ Toni Castillo. (2017). Mariola Cubells, una agitadora televisiva y cultural. .
- ↑ a b Sobre Mariola Cubells. .
- ↑ Cordópolis, Redacción. (2019-09-19). «'¿Y tú qué miras?': Mariola Cubells e Israel Márquez inauguran 'Conversaciones en la Central'» Cordópolis.
- ↑ «Mariola Cubells | HuffPost» www.huffpost.com.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Mariola Cubells, autor en S Moda EL PAÍS» S Moda EL PAÍS.
- ↑ «Mariola Cubells | Guía Repsol» www.guiarepsol.com.
- ↑ «MENTIRAS EN DIRECTO» www.libreriasinopsis.com.
- ↑ «Mariola Cubells: “A la larga sólo lo ético es útil”» informaUVA 2013-03-06.
- ↑ «Mariola Cubells» www.eldiario.es.
- ↑ «Los actores Willy Toledo y Pilar Castro estrenan este domingo la nueva temporada del Conversatorio del CCCC» www.gva.es.
- ↑ c.m. (2021-11-17). «Miguel Rellán y Secun de la Rosa abren un ciclo del Consorcio de Museos en Alicante» Información.
- ↑ Castaños, Juan Carlos. (2022-05-24). El Centro del Carmen invita a conversar con Berto Romero. .
- ↑ 'El Ministerio del Tiempo' y 'Ochéntame otra vez' de TVE, Premios de la Crítica FesTVal 2015. .
- ↑ AltoAragón, Diario del. «Los Feroz anuncian los candidatos a los nuevos premios "Arrebato"» diariodelaltoaragon.es.
- ↑ PREMIOS ONDAS 2014. 61ª EDICIÓN. Noviembre de 2014. Ràdio Barcelona. Cadena SER. .
- ↑ Dossier de Prensa. Premios Ondas. Barcelona, 20 de octubre de 2021. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) CIMA. (2023-10-30). «La periodista Mariola Cubells presenta ‘Mejor que nunca’» CIMA (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mariola Cubells: “Hay que dejar de decir ya que las mujeres mayores somos invisibles”» La Vanguardia 2023-10-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketarako webgune ofiziala.
- Mariola Cubellsen artikuluak El País egunkarian.
- Mariola Cubells-en artikuluak Repsol Gidan.
- Mariola Cubellsen artikuluak El HuffPost-en.
- Mariola Cubells-en artikuluak Eldiario.es-en.