Marin Sanudo Gaztea
Itxura
Marin Sanudo Gaztea | |||
---|---|---|---|
1498 (egutegi gregorianoa) - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Venezia, 1466ko ekainaren 22a | ||
Herrialdea | Veneziako Errepublika | ||
Heriotza | Venezia, 1536ko apirilaren 4a (69 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Veneziera italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria, politikaria eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
|
Marin Sanudo Gaztea (Venezia, 1466ko maiatzaren 22a - 1536ko apirilaren 4a) italiar historialaria izan zen.
1490. urtean hasi zen Vite dei dogi (Duxen bizitza) obra idazten, sortu zenetik 1494 arte Venezia aztertzen duena. La spedizione di Carlo VIII (Karlos VIII.aren espedizioa) obra idatzi ondoren hasi zituen bere Diarii edo egunkariak. Egunkari horiek dira idazlearen obrarik aipagarrienak eta eskuizkribu zaharrez, liburu arrotzez eta mapez baliatu zen idazteko. 1879-1902 urteetan argitaratu zituzten I diarii (58 liburuki; Egunkariak) idazlearen obra handia eta garai hartako ohiturak eta historia ezagutzeko ezinbesteko lana.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.