Edukira joan

Marie-Hélène Lafon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie-Hélène Lafon

(2014)
Bizitza
JaiotzaAurillac1962ko urriaren 1a (62 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaParis-Sorbona Unibertsitatea
Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3
Université Paris-Diderot doctorate in France (en) Itzuli : humanitateak
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta professeur agrégé (en) Itzuli
Jasotako sariak
IMDB: nm4615241 Edit the value on Wikidata

Marie-Hélène Lafon (Aurillac, Cantal, Frantzia, 1962ko urria) irakasle atxikia eta idazlea da.[1] Literatura sari ugari jaso ditu, hala nola Eleberri laburraren Goncourt Saria 2016an eta Renaudot Saria 2020an. Bere obra, neurri batean, bere jatorrizko Cantak eskualdeari eskainia dago.[2]

Marie-Hélène Lafon Cantalen jaio zen (Frantzia), eta bertan bizi izan zen 18 urte bete zituen arte. Bere aita Jean Lafon eta ama, Jeanne, nekazariak ziren.[3] Institution Saint-Joseph ikastetxeko ikaslea izan zen, eta, gero, La Présentation Notre-Dame lizeokoa, biak Saint-Floureko barnetegi erlijiosoak.

Bere jatorrizko departamentua, Cantal, eta bere ibaia, Santoire, dira bere nobela gehienen ingurua.[4][5]

Gero, Parisera joan zen ikastera, Paris-Sorbona Unibertsitatera, eta han latinezko master bat eta letra modernoen CAPES titulua lortu zituen.[3]Ondoren, ikasketa aurreratuen diploma (DEA) lortu zuen Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3 unibertsitatean, eta letretako doktoretza Denis Diderot Unibertsitatea - Paris 7 Unibertsitatean. Henri Pourrat etnologo eta idazle auverniarrari eskaini zion tesia. 1987an, gramatikako irakasle atxiki bihurtu zen.[4] Frantsesa, latina eta grekera irakatsi zituen Saint-Exupéry ikastetxean, Parisko 14. barrutian, Paris kanpoaldean, eta berriz Parisen, han bizi baita.[4] Ezkongabea da, eta ez du seme-alabarik, ez zuela "inoiz nahi izan" esan izan du.[4]

Literatura-lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen eleberriak, Le Soir du chien izenekoak, lizeoko ikasleen Renaudot saria jaso zuen, 2001ean. Lan hura izan zen bere lehen argitalpena, baina aurretik ipuinak idatzi zituen —horientzat ez zuen editorerik aurkitzen—, tartean Liturgie, Alphonse et Jeanne, hurrengo urtean argitaratu zirenak Liturgie bilduman —2003an, Ipuinaren Renaissance Saria jaso zuen—.

Bere lanetan, batzuetan aipatzen diru "elikatu duten irakurketak, idazleak, hizkuntzak, batez ere Louis Calaferte, Gustave Flaubert, Jean Genet…".

2015ean, L'Annonce telefilma egin zuten 2009an argitaratutako bere eleberria egokituta —Julie Lopes-Curvalek zuzendu zuen, eta Alice Taglioni eta Éric Caravaca ziren aktoreak, eta Artek ekoitzi zuen—. Filma grabatu zuten Auvernia elurtura bertaratu zen, Puy-de-Dômen.[6]

2017an, Nos vies lanaren argitalpena dela eta, Alex Delusieri elkarrizketa bat eman zion J'irai cracher sur vos ondes saiorako (C lab irratia), non bere "lehen lan soilik paristarraren" berri eman zuen, eta testu honen estiloari buruz, non baldintza modua asko erabiltzen duen, dio "baldintzaren potentzial narratiboa" dela "aditz-formen joko" gisa.[7]

2019an, Fabrice Lardreauri emandako elkarrizketa sorta bat agertzen da, Le Pays d'en Haut, non literatura garaikidearen manifestu bat proposatzen zuen, landa-eremuko “bizitzen” ingurukoa, mitologiaren mailara igotako bizitzak. Hori egin duten irakurketen eta egiten dutenen errepasoa ere egin zuen.

Renaudot Saria eskuratu zuen 2020ko azaroaren 30ean, Histoire du fils eleberriagatik. Hiru belaunaldiko familiaren fresko horrekin, arrakasta publiko handia du: 100.000 ale baino gehiago saldu ditu.[8]

  • Le Soir du chien, Éditions Buchet-Chastel, Paris, 2001, 144 or. (ISBN 978-2-283-01853-8) Prix Renaudot des lycéens, berrargitalpena Paris, Éditions du Seuil, coll. «Points» no 1286, 2005, 147 or. (ISBN 2-02-063269-1).
  • Sur la photo, 2003, 152 p. (ISBN 978-2-283-01904-7)
  • Mo, Éditions Buchet/Chastel, Paris, 2005, 147 or.
  • Les Derniers indiens, Éditions Buchet-Chastel, Paris, 2008, 204 or. (ISBN 978-2-283-02231-3)
  • L'Annonce, Éditions Buchet-Chastel, Paris, 2009, 208 or. (ISBN 978-2-283-02348-8)
  • Le Pays, Éditions Buchet-Chastel, Paris, 2012, 208 or. (ISBN 978-2-283-02477-5)
  • Joseph, Éditions Buchet-Chastel, Paris, 2014, 144 or. (ISBN 978-2-283-02644-1)
  • Nos vies, Éditions Buchet-Chastel, Paris, 2017, 192 or. (ISBN 978-2-283-02976-3)
  • Histoire du fils, Éditions Buchet-Chastel, Paris, 2020, 176 or. (ISBN 978-2-283-03280-0) Prix Renaudot.
  • Les sources, Éditions Buchet-Chastel, Paris, 2023, 128 or. (ISBN 978-2-283-03660-0)

Ipuinak eta testu laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Liturgie: ipuinak, Paris, Éditions Buchet-Chastel, 2002, 138. or. ISBN 2-283-01893-5.
  • Organes: ipuinak, Paris, Éditions Buchet-Chastel, 2006, 133. or. ISBN 978-2-283-02095-1.
  • La Maison Santoire, Saint-Pourçain-sur-Sioule, France, Bleu autour, 2008, 16. or. ISBN 978-2-283-02477-5.
  • Gordana, Nihâl Martlik ilustratua: ipuina. Paris, Éditions du Chemin de fer, 2012, 60. or. ISBN 978-2-916130-41-5.
  • Album, Paris, Éditions Buchet-Chastel, 2012, 112. or. ISBN 978-2-283-02572-7.
  • Traversée, Paris, Éditions Créaphis, Facim, 2013, 4. or. ISBN 978-2-35428-073-4; berrargitalpena., éditions Paulsen, 2015.
  • Histoires, Paris, Éditions Buchet-Chastel, 2015, 31. or. ISBN 978-2-283-02903-9. Lan honek biltzen ditu egilearen ipuin guztiak.
  • Histoires de casquettes, Saint-Florent-Le-Vieil, Les Cahiers de la Maison Julien Gracq, 2015, 20. or., ISBN 978-2-9554077-0-7
  • Les Étés, 13 à table! lanean, 2022, Paris: Pocket 18272. zk., 2021eko azaroa, 121-138 or.[9].

Saiakerak eta elkarrizketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondekorazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Chevalier de l'ordre des Arts et des Lettres (2022ko azaroaren 23a)
  • Prix Renaudot des lycéens 2001, Le Soir du chien lanagatik.
  • Auteur sélectionné au Festival du premier roman 2002, Le Soir du chien lanagatik.
  • Prix Renaissance de la Nouvelle 2003, Liturgie lanagatik.
  • 2009, L'Annonce lanagatik:
    • Prix Page des libraires[10].
    • Prix Paroles d'encre.
    • Prix Marguerite-Audoux.
    • Prix La Montagne / Terre de France 2009 (Brive-la-Gaillardeeko liburu azoka).
    • Sélection Prix Femina.
    • Finaliste Prix Renaudot.
  • Prix du Style 2012, Les Pays lanagatik.
  • Globe de cristal 2013, Les Pays lanagatik.
  • Prix Arverne 2013, Les Pays lanagatik.
  • Finaliste Prix Femina 2014, Joseph lanagatik.[11]
  • Prix Goncourt de la nouvelle 2016, Histoires lanagatik.
  • Grand Prix SGDL, bere obragatik, 2020.
  • Prix Renaudot, 2020, Histoire du Fils lanagatik.[12]
  • Prix des libraires de Nancy – Le Point, 2020, Histoire du Fils lanagatik.[13]

Clermont-Auvergne Unibertsitateko Letren, Hizkuntzen eta Humanitateen Unibertsitate Liburutegiari izena aldatu zioten haren omenez, 2021eko urrian.[14]

Bere obraren egokitzapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an zabaldu zen L'Annonce, 2009ko izen bereko eleberritik egokitutako telefilma. Julie Lopes-Curvalek zuzendua, Alice Taglioni eta Éric Caravacarekin, eta Artek ekoitzia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]